Urrutikoetxea ez da ariko; Bengoetxea, finalerdietara
Galtzeaz gain, Mikel Urrutikoetxeak min hartu zuen eskuin eskuan herenegun, Binakako Txapelketaren finalean, eta ezingo du jokatu etzi Bilbon, Oinatz Bengoetxearen aurka, lau eta erdikoaren final-laurdenetan. Araudiari jarraituta, Bengoetxea VI.a sailkatu da finalerdietarako. Eskuz Pilotako Enpresen Ligak EITBrekin duen kontratua betetzeko, berriz, Jokin Altunaren eta Danel Elezkanoren artekoa jokatuko da etzi. Igandean zen jokatzekoa, Eibarren (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu