Irudia.Valladolid
USTEAK ERDIA USTEL
Albert Mirallesek errebote hori berreskuratzeko orduan erakutsitako intentsitatea ikusita, edonork esango luke Lagun Arok garaipena lortu zuela Valladoliden, baina justu kontrakoa gertatu zen. Espainiako taldeak lortu zuen garaipena, eta astindu handi samarra eman gipuzkoarrei (90-73). Erreboteen estatistikako desoreka izan zen, gainera, porrotaren arrazoietako bat. 38 hartu zituen Valladolidek, eta 26 Lagun Arok. Argazkian beldurtu antzean agertzen den Marcus Slaughterrek zortzi, eta indarrean agertzen den Mirallesek hiru baino ez. Usteak erdi ustel.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu