Valentziaren bolada kaskarra baliatu behar du Athleticek

Imanol Magro Eizmendi.
2016ko irailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Athleticen denboraldi hasiera ez da ona izaten ari, halere, gaur zaleen artean lasaitasun pixka bat barreiatzeko aukera ona du, ligan, Valentziaren aurka. Aurkaria izen handikoa da, baina bolada oso txarrean dago, ligako hiru partidak galduta, eta garai aproposa izan daiteke hari irabazi eta sailkapenean jauzi egiteko.

Athletic ez dago sasoi onean. Ligako lehen bi partidak galdu zituen, Coruñan distirarik gabe irabazi zuen, eta Europa ligan bizkarrekoa hartu. Ahal fisiko handiko taldea da Athletic, eta denbora behar du erritmoa hartzeko. Liga, baina, ez da gelditzen, eta hobe du puntuak pilatzen hastea urduritasuna zabaldu ez dadin. Bestela, esan diezaiotela Valentziari. Sailkapeneko azken postuan dago, eta, gaur galduz gero, Pako Aiestaran teknikari beasaindarraren postua kolokan egon daiteke.

Hamaikakoari dagokionez, Kepa Arrizabalaga egongo da atean. Valverdek Gorka Iraizoz aulkian utziko du berriz. Litekeena da Yerayk beste aukera bat izatea atzeko lerroan, eta zelai erdiko hegalak azken unean argituko dira. Bi dira postuak, eta lau hautagaiak: Williams, Muniain, Susaeta eta Merino.

ATHLETIC-VALENTZIA

Athletic. Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balentziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Valentzia. D. Alves; Martin Montoya, Santos, Mangala, Gaya,Suarez, Parejo, Medran, Nani, Santi Mina eta Munir.

Epailea. Gil Manzano.

Ordua. 16:15 (BeIN).

Epailea. San Mames (52.000 ik.).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.