Valverde: «Beti jakin izan dugu une zailetatik irteten»

2014ko abenduaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ligako azken jardunaldian Kordoba azken sailkatuaren aurka 0-1 galdu ostean, Athleticek garaipen gosez bisitatuko du bihar Anoeta. «Porrot hark min egin zigun, eta hanka sartze bat besterik izan ez zela erakutsi nahi dugu. Horretarako, Realari irabazi behar diogu», adierazi zuen atzo Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak. Haren esanetan, derbia aukera aproposa izan daiteke berriz ondo sentitzeko. «Bolada zailetatik beti jakin izan dugu ateratzen».

Dena den, Realari Anoetan irabaztea erronka zaila dela badaki Valverdek. «Reala ez dago momenturik onenean, baina edonori irabazteko gai da. Partida onak jokatu ditu». Carlos Vela gertutik zaintzea ezinbestekoa izango da. «Espazioak libre uzten baditugu, min egingo digu. Haren gainean egon beharko dugu une oro».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.