Txirrindularitza

Valverde jarri da lider Dauphine Liberen

Zubeldia sartu da hirugarren gaur Mont Ventouxen.

2009ko ekainaren 11
17:35
Entzun
Alejandro Valverde jarri da lider gaur Dauphine Liberen, Mont Ventoux mendi garrantzitsuan bukatutako etapan -itzuliko bosgarrenean-. Sylvester Szmyd izan da garailea.

Gailurrera heltzeko bederatzi kilometro falta zirela erasoa jo du Valverdek, eta Szmyd eta biak ihes eginda iritsi dira helmugara.

Haimar Zubeldia sartu da hirugarren, 1.10era. Laugarren, Robert Gesink, 1.46ra. Cadel Evans gaur arteko liderraren eta Alberto Contadorren taldea, 2.06ra.

Sailkapen nagusian Valverdek 16 segundo kentzen dizkio Evans bigarrenari, 1.04 Contador hirugarrenari.

Bihar, Dauphine Libereko seigarren etapa: Gap-Briançon, 106 kilometro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.