Vela: «Ez gara Jagobak eskatutakoa egiten ari»
REALA. Carlos Velak autokritika egin zuen atzo. «Denok ez gara gauzak ondo egiten ari, eta ez gara entrenatzaileak eskatutakoa egiten ari». Realeko aurrelariaren ustez, «agian» taldeari kalte egiten dio Txapeldunen Ligan aritzeak. «Sasoia falta izan zaigu zenbait partidatan». Hala ere, baikor da, eta uste du bolada aldatzen dutenean «lehengo talde alai eta erasokorra» izango direla berriro. «Etorriko dira garai hobeak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu