Vicente, Larrañaga, 'Txikia IV.a', Otaño eta Rekondo, gaur, Urrezko Aizkoran
AIZKORA. Gaur jokatuko dute Urrezko Koparen 35. ekitaldia, Donostiako Trinitate plazan. Bost aizkolari ariko dira: Iker Vicente —iazko irabazlea—, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a, Eneko Otaño eta Jon Rekondo. Azken urteekin alderatuz, ez dago faborito argirik. Itxuraz, Vicente, Larrañaga eta Txikia IV.a dira garaipena lortzeko faboritoak. Azkenak Urrezko Aizkolarien txapela irabazi berri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu