Pilota

Victorrek ez dio aukerarik eman Irribarriari (22-7)

Errioxarra askoz gehiago izan da piloteoan, eta lau eta erdikoaren final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da

Iker Irribarria kexuka, huts bat egin ondoren. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko urriaren 4a
22:05
Entzun

Saketik: Victorrek lau, Irribarriak alerik ere ez

Margagailua: 2-2, 2-3, 3-3, 3-5, 5-5, 13-5, 6-13, 6-20, 7-20 eta 7-22

 

Lau eta erdiko txapelketa ezusteko txiki batekin hasi da. Victor Estebanek 22-7 irabazi dio Iker Irribarriari eta final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da. Errioxarrak Altuna III.a, Bakaikoa eta Jakaren arteko larunbateko partidako irabazlea, eta final-laurdenetan tanto gehien egiten dituen galtzailea izango dit aurkari A multzoko ligaxkan. Kostako da Irribarriak betetzea azken toki hori.

Oreka gutxiko partida jokatuk da Zallan (Bizkaia). Hasieran parez pare hasi dira bi aurrelariak (5-5), baina 0-8ko partziala lortu du gero Victorrek (5-13). Errioxarra gehiago izan da, eta sakea ondo baliatuz biziago mugitu du pilota. Irribarria, bitartean, ezinean egon da. Piloteoan alde handia egon da, eta, ondorioz, Victorrek arazorik gabe kudeatu du errenta (6-16 eta 7-20).

Final-zortzirenetako hurrengo partida Erik Jakak eta Joanes Bakaikoak jokatuko dute, larunbatean, Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Azken bi kanporaketa: Peio Etxeberria / Artola eta Elezkano II.a / Laso astelehenean jokatuko dira, Tolosan (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.