Villeneuve Renault laguntzera

Zirkuitua ez ezagutzeak parekatu egingo du bihar goizez jokatuko den Txinako lehen Sari Nagusia

Laurentzi Garmendia
2004ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Shanghai zirkuito berrian ariko dira bihar goizez 1 Formula autoak, urteko hamaseigarren lasterketan. Txinako Sari Nagusia lehen aldiz korrituko da, eta lasterketarako espreski sorturiko pista honek 325 milioi dolarreko kostua izan du. Ezezagutza honek gidari guztiak behartu ditu zirkuitoaren ikasketa zerotik hastera, lehia nolabait parekatuz. Sari nagusiko berrikuntza nagusia Villeneuvek Renaulten korrituko duela izango da.

Atzo goizean zapaldu zuten lehen aldiz aurtengo txapleketako autoek Shanghai zirkuitoa. Lehenago, Gerhard Bergerrek Ferrari F2003GA batekin itzuli batzuk eman zituen irekiera ekitaldian, eta talde italiarrak datu batzuk gorde zituen proba hartatik. Hala ere, atzo, entrenamendu lehen egunean Schumacherrek eta Barrichellok ez zuten egunik onena izan eta auto dexente sartu ziren beraien aurretik.Halako pista berri batera iritsita, lanik zailean pneumatikoek dute. Bai Bridgestonek, bai Michelinek, zirkuito bakoitzari egokitutako pneumatikoak egiten baitituzte lasterketa guzitieatan. Shanghain, ordea, ez da inoiz korritu, eta horregatik asfaltoaren ezaugarrietan oinarritu behar izan dira dira konposaturik egokiena aukeratzeko. Hautaketa horrek eragin zuzena du autoaren errendimenduan, eta Ferrarik atzo erakutsitako maila baxua horren erakusle izan daiteke.

Bigarren posturako lehia

Txinan, txapelketan bizirik dirauen lehia bakarrak izango du garrantzia. BAR-Hondak eta Renaultek autogileen bigarren postuarengatik daukaten borroka, hain zuzen. Italian BAR taldeak frantziarrei aurrea hartu zien aspaldiko partez, eta egoerari buelta eman nahian, Briatorek langabezian zen Villeneuve deitu du. Kanadarrak Txinan eta beste bi lasterketetan Japonia eta Brasil gidatuko du Renault-a.

Talde frantziarraren benetako helburua autogileen bigarren postua ziurtzea bada ere, Villeneuven fitxaketarekin efektu mediatikoa lortu nahi izan du. Urtebete beteko da laister munduko txapeldun izandakoak azken aldiz 1 Formula auto bat gidatu zuenetik, eta Txinan korritu aurretik bi egunez bakarrik probatu ahal izan du Renaulten autoa, Silverstongo zirkuitoan. Eginiko denborak txukunak izan baziren ere, horren denbora Ðeta kilometro- gutxirekin zail izango du autoari duen guztia ateratzea.Gainera, Villeneuvek proba hori egin eta egun berean ezagutarazi zuen hurrengo urtean Sauber-Petronas taldean korrituko zuela, Fisichellaren tokia betez. Jakina denez, Renault eta Sauber taldeen arteko ezinikusia nabaria da, eta logika gutxi dauka frantziarrekin korritzeak. Are gehiago, Peter Sauberri ondo irudituko litzaioke Fisichella Txinan bertan Renaultekin korritzen hasiko balitz, eta Villleneuvek Sauber taldearen autoa aurten gidatuko balu. Briatore, ordea, ez da iritzi berdinekoa eta nahiago izan du aldaketarik ez egitea. Villeneuvek zirkuito ona aukeratu du hasteko, beste gidarien parean dagoelako zirkuitoaren ezezagutzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.