Frantziako Tourra

Voighten indar erakustaldia eta maillota Pereiorentzat

Kens Voight CSC taldeko txirrindulariak irabazi du Tourreko hamahirugarren etapa. Illes Balears taldeko Oscar Pereirorekin batera ailegatu da Voight Montelimareko helmugara, tropela baino ia ordu erdi lehengo. Floyd Landis Phonak taldeko txirrindularia tropelarekin batera ailegatu da, 30 minutuko atzerapenarekin. Horrenbestez, Pereirok eskuratu du maillot horia eta bera da Tourreko lider berria.

2006ko uztailaren 15a
18:04
Entzun
Hirugarren eta laugarren postuan Sylvain Chavanel (Cofidis) eta Manuel Quinziato (Liquigas) sailkatu dira hurrenez-hurren. Bi txirrindulari hauek izan dira Voight eta Pereirorekin batera eguneko ihesaldiko protagonista baina helmugarako hiru kilometro falta zirela atzean geratu dira Voightek erasoa jo ostean. Pereirok bakarrik jarraitu dio alemaniarrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.