Williams-Xarapova, Roland Garroseko finalean
TENISA. Serena Williamsek eta Maria Xarapovak jokatuko dute bihar Roland Garroseko finala, emakumezkoetan. Sara Erraniri irabazi zion estatubatuarrak, 6-0 eta 6-1; eta Victoria Azarenkari errusiarrak, 6-1, 2-6 eta 6-4. Gizonezkoen bi finalerdiak jokatuko dira gaur: Rafael Nadal eta Novak Djokovicen artekoa bata, eta David Ferrer eta Jo-Wilfried Tsongaren artekoa bestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu