Xabi Alonso: «Inoiz ez dut ezer ezkutatu, eta beti pagatu dut egokitu zaidana»
FUTBOLA. Atzo hasi zen, Madrilen, Xabi Alonsoren aurkako epaiketa. Espainiako Ogasunak egindako salaketaren arabera, futbolari ohiak bi milioi euroko iruzurra egin zuen 2010, 2011 eta 2012 urteetan, eta, horregatik, Madrilgo Probintzia Fiskaltzako delitu ekonomikoen sailak bost urterainoko kartzela eskaera egin du. Reala B-ko egungo entrenatzaileak errugabea dela adierazi du epaiketan. «Inoiz ez dut ezer ezkutatu, eta beti ordaindu dut egokitu zaidana».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu