Xabier Erro (Lesaka, Nafarroa, 1946) mendizale eta alpinista ezaguna hil egin da, Hondarribiko bere etxean (Gipuzkoa). Buruan zuen tumore bat kentzeko ebakuntza egin zioten duela egun gutxi.
Everesteko tontorrean ikurrina lehen aldiz jarri zuen euskal espedizioko kidea izan zen Juan Ramon Arrue, Ricardo Gallardo, Joxe Urbieta Takolo, Felipe Uriarte, Martin Zabaleta, Juan Ignacio Lorente, Angel Vallejo Rosen, Luis Maria Saenz de Olazagoitia Petxu, Kike de Pablo, Emilio Hernando eta Javier Garaioarekin batera. 1980ko maiatzaren 14an lortu zuen espedizioak munduko gailurrerik altuenera igotzea.
Ofizioz irakaslea zen Erro; mendi-gida lanetan ere aritu zen, eta espedizio talde ugariri lagundu die munduko hainbat bazterretako gailurrak zapaltzen.
Bere ibilbideari buruz mitzatu zitzaion Erro BERRIAri iazko apirilaren 25ean argitaratu zuen elkarrizketan. Azaldu zuenez, mendian lortzen zuen bizitzeko poza.
Martin Zabaleta eta Felipe Uriarte 1980ko espediziokideekin batera ere solastatu zen BERRIArentzat, 2015eko uztailaren 12an argitaratutako elkarrizketan.