ERRUGBIA

Xiberoko Botzaren alde, Euskadiko Selekzioa, Maule eta Barkoxe

Koldo Aldabe.
DONOSTIA
2004ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Xiberoko Botzaren etxez etxe diru-bilketa kanpainaren aldeko errugbi besta antolatu dute Barkoxen (Zuberoa), gaur. Gizonezkoen hiru talde ariko dira norgehiagoka: Barkoxe eta Maule Zuberoako taldeak eta Euskadiko Selekzioa. Lehenik, Barkoxe eta Maule bigarren taldeen arteko partida jokatuko dute, 16:00etan. Jarraian, Maule eta Euskadiko Selekzioaren artekoa, 17:30ean.

Maule taldeak Frantziako Federal 1 Ligan dihardu, eta iaz, bigarren fasera sailkatzealortu zuen. Barkoxeri dagokionez, iragan sasoian Biarnoko Xapelgoa irabazi zuen. Euskadik, berriz, Herrialdeen Europako Kopako final-laurdenetako kanporaketaprestatzea du xede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.