David Zabriskie Garmin taldeko txirrindulariak irabazi du gaur Romandiako Itzuliko azken-aurreko etapa, erlojupekoa. Eguraldia lagun izan zuen, ondoren txarrera egin zuelako eta faboritoak baldintza kaskarragoetan aritu zirelako. 20 kilometroko etapa zen, malkartsua, eta ondo aritu zen Zabriskie. Lehia estua izan ostean, Richie Porte Saxo Bankekoa bi segundora helmugaratu zen.
Sailkapen nagusien lehen postuetatik urrun helmugaratu ziren faboritoak eguraldiagatik. Cadel Evans izan zen lehena, zortzigarren, 45 segundora. BMCko ziklistak lidergoa hartu zuen atzo, gaurko azken etaparen atarian. 18 segundora du Tony Martin, eta 19ra Alexandre Vinokurov. Gaurko etapak 164 kilometro ditu, eta lehen mailako bi mendate.