Herenegungo zalantza Valladolid-Lagun Aro partida jokatuko zen edo ez zen. Lamont Barnes jokalariaren ordezkariek eta klubak akordioa lortuta baieztatu zen, dema jokatu, jokatuko dela (20:00). Zalantza orain bi taldeak sasoiz nola iritsiko diren jakitea da. Lagun Arori dagokionez, zalantza askorekin jokatuko duelako, joan den igandean Obradoirok astindu handi samarra eman ostean. Gainera, Lorant eta Panko kili-kolo daude fisikoki.
Valladolidi buruz ere ezin gauza argi asko esan, ez baitu partida ofizialik jokatu oraindik. Haien baliabide sendoenak, ahuluneak ezin jakin. Bagaric erraldoiak eta Toure jauzilariak beldur apur bat ematen dute, batez ere donostiarren saskipea ikusita. Ritxi Uriz nafarrak urtetan bere taldea izan denaren aurka jokatuko du.
Zalantzaz beteta ariko da Lagun Aro Valladoliden
Lorant eta Panko kili-kolo daude; aurkarien lehen dema izango da, eta ezin jakin sasoitsu dauden edo ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu