Emakumeen Munduko Errugbi Kopa jokatzen ari dira abuztuan Irlandan, eta sarean ikaragarri hedatzen ari da Zeelanda Berriko taldeak asteartean AEBetako taldearen aurkako partidaren aurretik egin zuen haka, Belfasten. Finalerdiak jokatzen ari ziren, eta partida Zeelanda Berriak irabazi zuen, 45-12.
[YouTube]https://youtu.be/cwbb9z9NwXU[/YouTube]
Zeelanda Berriko maorien dantza da haka. Ezagunenak guda dantzak dira, eta Zeelanda Berriko errugbi jokalariek partidak hasi aurretik eginten dituztelako egin ziren ezagun.
Emakumeen Munduko Errugbi Kopa Irlandan ari da jokatzen, Dublinen eta Belfasten. Lehenago aipatutako partida irabaztearekin batera, Zeelanda Berriko taldea finalera pasatu zen. Ingalaterraren aurka lehiatuko da finalean, abuztuaren 26an. Gainera, Frantziako eta AEBetako selekzioa hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira.