Zornotzako Nazioarteko Krosak 64. aldia izango du datorren igandean

2018ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATLETISMOA. Kros egutegia bete-betean sartzen den garaia izaten da hau, eta Euskal Herrian badira lasterketa sonatuak. Horietako bat da Zornotzakoa, eta datorren igandekoak 64. aldia izango du. Emakumezkoen lasterketa 12:30ean hasiko da Jauregibarriako zirkuituan, eta 8.700 metroko lasterkaldia egin beharko dute. Gizonezkoena ondoren izango da, 13:15ean, eta 10.700 metrori egin beharko diete aurre korrikalariek. Bigarrengoz, gutxituen lasterketa ere izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.