ESKUBALOIA

Zorte ona izan du Bidasoak Europako Ligan

Irundarrek Nexe Kroaziako taldea izango dute aurkari bigarren kanporaketan. Irunen jokatuko da joaneko norgehiagoka, eta Nasicen itzulikoa

2020ko irailaren 8a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur egin dute Europako Ligako bigarren kanporaketaren zozketa, Vienan, eta Irungo (Gipuzkoa) taldeari Nexen Kroaziako kluba egokitu zaio. Bidasoako ordezkariek; beraz, ez dute kexatzeko arrazoirik. Izan ere, aurkari oso indartsuak zeuden zozketan, Alemaniakoak, Frantziakoak eta Danimarkakoak, batez ere. Baina lehen kanporaketan izan ez zuten zortea izan dute oraingoan. Orduan, areriorik indartsuena egokitu zitzaien, PAUC Frantziako taldea. Hala ere, irundarrek nagusitasunez kanporatu dute. 

Euskal Herriko eta Kroaziako taldeek hilaren 22an jokatuko dute joaneko partida, Artalekun. Astebete geroago, berriz, itzulikoa jokatuko dute Nasicen (Kroazia). Kanporaketa gainditzen duen taldeak ligaxka jokatuko du. Itxuraz, Bidasoak aukera du hori lortzeko, aurkari bihurria izan arren, Nexe ez baita punta-puntako taldea. Ez du titulu bakar bat ere irabazi, beti egon baita Zagreb ahaltsuaren itzalpean etxeko txapelketan. Hain zuzen, aurten bete dira 25 urte Bidasoak Zagrebi irabazi zionetik Europako Kopako finalean. Ordutik ez zuen jokatu Kroazian, eta, beraz, 25 urte geroago, herrialde horretara itzuliko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.