Itxako eta Bera Bera bertzeurrats bat egiteko prest dira Europan: Txapeldunen Ligako bigarren ligaxkan nafarrak, eta EHF Kopako final-zortzirenetan donostiarrak. Lizarrako taldeakD multzoko bigarren postuan amaitu du Txapeldunen Ligako lehendabiziko ligaxka, Errumanian 30-22 galdu baitzuen igandean, Oltchimen aurka. Bera Berak, berriz, arazorik gabe gainditu du asteburuan Belgikako Anberes taldearen kontrako final-hamaseirenetako kanporaketa. 14-44 irabazi zuen Donostiako taldeak lehendabiziko partida, eta 37-15 igandeko bigarrena. Bi euskal taldeek gaur jakinen dute nor izanen duten hurrengo aurkari, bi lehiaketetako zozketak gaur eginen baitira, Vienan, 11:00etan.
Txapeldunen Ligako bigarren ligaxkan zortzi talde ariko dira, bi multzotan. Itxakorekin batera, hauek sailkatu dira: Gyori (Hungaria), Buducnost (Montenegro), Oltchim (Errumania), Larvik (Norvegia), Midtjylland (Danimarka), Metz (Frantzia) eta Krim Mercator (Eslovenia). Otsailetik aurrera jokatuko dute bigarren ligaxka. Multzo bakoitzeko bina talde sailkatuko dira finalerdiak jokatzeko.
Bera Berak ere gaur jakinen du EHF Kopako final-zortzirenetan zein talde izanen duen aurkari. Zozketan ondoko taldeotako bat egokitzen ahal zaie gipuzkoarrei hurrengo kanporaketan: Mar Alaxant (Herrialde Katalanak), KIF Vejen (Danimarka), Holstebro (Danimarka), HBC Nimes (Frantzia), Bayer 04 Leverkusen (Alemania), Vaci NKSE (Hungaria), CSM Bukarest (Errumania) eta Lada Togliatti (Errusia). Kanporaketa otsailean jokatuko da.
Gaur, ABF liga
ABF ligan, bertzalde, hiru euskal taldeak etxetik kanpo ariko dira gaur. Itxako Alcobendasen aurka ariko da (20:00); Bera Berak Sagunt izanen du aurkari (19:00), eta Kukullagak, azkenik, Ro'Casa (20:00). Itxakok puntuak behar ditu lehen postuan jarraitzeko, eta Kukullagak, berriz, beheko zulotik ateratzeko. Bera Bera laugarren da sailkapenean.
Zozketaren zain daude
Itxakok eta Bera Berak gaur jakingo dute zein aurkari izango dituzten Txapeldunen Ligan eta EHF kopan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu