Osasuna 1-2 Athletic 2

Zuri-gorriak izango dira Kopako finalerdietan

Gorritxoak hobeto aritu dira lehen zatian, baina bigarrenean, nekearen ondorioz, larriago. Atzeko sendotasunean eta kontraerasoan oinarritu du Athleticek garaipena. Hiru urte eta gero berriz finalerdietan da.

ainara arratibel gascon
2023ko martxoaren 9a
21:53
Entzun

Futbolean zerbait erabakigarria badago, gola da. Eta zein dira gol sena gehien dutenak? Bada, aurrelariak. Eta hain zuzen ere bi aurrelariren, Ane Azkonaren eta Ainhize Barea Peke-ren jokaldi banak eman diote Espainiako Kopako finalerdietarako sailkapena Athletici, Osasunaren aurkako derbian: 1-2. Zuri-gorriek atzealdeko sendotasunean eta kontraerasoan oinarritu zuten sailkapena. 2020ean iritsi ziren azken aldiz finalerdietara. Orduko hartan penaltietan galdu zuten Logroñoren aurka.Txaponaren beste aldea Osasuna izan zen. Gorritxoek lehen zati oso ona jokatudute. Bi baloi bidali dituzte langara, eta beste bi zutoinera. Bigarrenean, ordea, nekearen ondorioz, apur bat behera egin dute, eta gol bat sartu arren, kanpoan dira. Baina burua oso goran dutela. Orain, arreta osoa denboraldiko helburu nagusian jarri ahalko dute: Lehen Mailarako igoeran.

Bete egin da Taxoare partida ikusteko. Athleticek bizi jokatuz ekin dio neurketari, joko zuzena eginez. Maila bat gorago jokatzen du talde zuri-gorriak, etaerritmoan dagoen aldea baliatzen ahalegindu da. Baina Osasunarena izan da neurketako lehen abagune argia. Oihane Valdezatek ez su baloia ondo aldendu, Maite Valerori ailegatu zaio, eta haren errematea langara joan da. Baina, zer den futbola. Hurrengo jokaldian Athletic aurretik jarri da.Ane Azkonak pase sakon on bat jaso du, abiaduran Osasunako atzelariei aurrea hartu die, eta ondo gurutzatu dio baloia Maitane Zalba atezainari. 11. minutua zen.

Osasunak ondo erantzun dio golari. Kakun Mainzen taldea ondo egon da jarrita berdegunean, eta minutuak aurrera joan ahala, zelai erdian nagusitu, eta partidaren agintea hartu duHala, beste aukera argi bat izan dute nafarrek. Oraingoan ere langak haien gola eragotzi du. Korner batean izan da, eta buruz errematatu duena Maitane Vilariño (17. min.). Osasuna nagusi zen. Celiak Otxoak, Valerok eta Mar Torrasek sekulako lana egin dute presioan zelai erdian. Patricia Zugastik etaAlexia Blancok, berriz, bizitasuna jarri diote erasoari. Athletic, berriz, hutsen baten edo kontraeraso baten zain egon da, kanporaketa ia erabakita uzteko.

Ausart eta ziurtasunez jokatzen jarraitu du Mainzen taldeak. Baina zorteak bizkar eman dio, 31.n minutuan bi aldiz jaurti du baloia zutoinera. Berriro ere korner batean izan da Valerok buruz errematatu du, eta baloiak zutoinean jo zuen. Aldaratzea Vilariñori iritsi zio, eta hark ere ez du asmatu. Merezi zuen gola Osasunak, baina ez dulortu.

Indarrak iraun dion arte

Bigarren zatirako, Osasunak zelai erdian zuen nagusitasun horri aurre egin, eta taldeak baloi gehiago izan zezan, Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak Irene Ogiza zelairatu du, Yulema Korresen ordez.Osasuna bizi hasi da. Baina minutuak aurrera joan ahala, lehen zatiko txinparta eta freskotasuna galtzen joan da. Izan ere, lehen 45 minutuetan egin duen ahalegina handia izan da. Athletic, gainera, lehen zatian baino hobeto zegoen jarrita. Mainzek taldea freskatu beharra zuen, eta hala egin du Carmen Sobron eta Iara Acosta zelairatuta. Baina handik gutxira bigarren kolpea jaso dute nafarrek. Athleticek bigarren gola sartu du. Lehen zatian bezala kontraeraso batean izan da. Oraingo honetanPekek baliatu du pase sakona. Osasunak 1-2koa egin du Sobronena izan da gola. Ahalegindu da berdinketa lortzen. Baina gehiago izan da bihotzarekin, indarrak gutxi baitziren. Athleticek, berriz, neurketa osoan erakutsitako sendotasunari eutsi zion amaiera arte, eta hala lortu du sailkapena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.