Zibergela

24symbols: liburu digitalak sarean

2011ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Komunikabideetan bolo-bolo dabilen ekimena da 24symbols (http://www.24symbols.com/). Horrela definitzen dute euren burua: liburu digitalak Interneten irakurtzeko plataforma, lagunekin eta harpidetza eredu bat eskaintzen duena. Sarean, liburuen spotify gisa da ezaguna. Spotifyk musikarekin egiten duen bezala, bi eredu proposatzen ditu 24symbolsek: bata doakoa, eta bigarrena ordainpekoa. Batak zein besteak oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzte: gure gailutan irakurri ahal izatea, laster-markak egiteko aukera, eta gure lagunek testu bati egindako iruzkinak ikusteko ahalmena. Diferentzia, Spotifyn bezala, iragarkiak txertatzean dago; doako bertsioan iragarkiak erakutsiko dira, eta ordainpekoan, ez.

Gailuei dagokienez, ordenagailu, tableta naiz sakelako telefonoetatik irakurtzea posible izango da, Internet konexioa eta nabigatzaile bat dira beharrezko baldintza bakarrak. Testu eta liburuak hodeian daude osatuak, eta beraien deskarga ez da posible izango.

Badirudi horrelako ekimen baten arrakasta eskaintzen dituen liburuen kalitate eta kopuruaren araberakoa dela. Argitaletxeekin lanean dabiltza 24sybolsekoak, ahal den eskaintza oparoena osatzeko.

Ekainaren 30ean alboratuko dute orain arte darabilten gonbidapen sarrera sistema, eta edonork izango du bertan izena eman eta liburuak irakurtzeko aukera, ordainpeko harpidetzaz edo musu truk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.