«San Mames betetzeko adina ikusle biltzen saiatu behar du Ai, Ama! programak», adierazi zuen Pello Sarasola ETBko eduki zuzendariak aurkezpenaren egunean. Baina helburu zaila ematen du horrek; 28.000 ikusle izan ditu egun onenean. Eta kostatzen ari zaio K2000ren saioari katearen batez bestekoa gainditzen. Aurreneko astean, bataz beste, %1,7ko kuota izan du saioak; ETB1ek urtarrilean %1,9koa izan zuen.
Julian Iantzirekin egin zuten estreinako saioak datu ona lortu zuen: %3,2ko ikusle kuota. Hurrengo egunean, %0,9ra jaitsi zen. Hirugarren egunean, %2,2ko kuota izan zuen (23:15-23:45 aldean). Eta laugarrenean, %1,5ekoa izan zuen. Asteko onena laburtzen duen ostiraleko saioak %0,6ko kuota izan zuen.
Aste honetako gonbidatuak
ETB1eko saio berriko aste honetako gonbidatuei dagokienez, atzo El conquistador del fin del mundo programako zuzendari Txema Montoya izan zen platoan. Gaur, Andoni Agirregomezkorta Vaya semanita-ko aurkezle ohia gonbidatuko dute. Bihar, Koteto Ezkurra erremontistaren bisita jasoko dute. Eta ostegunean, Nerea Garmendia aktorea izango da gonbidatua.
Komunikazioa
'Ai, Ama!'-k %1,7ko ikusle kuota izan du bere lehen astean
Aurreneko programak %3,2ko kuota lortu zuen, baina kostatzen ari zaio katearen batez bestekoa gainditzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu