Komunikazioa. Irlen sarea

Al Jazeera euskaraz

gorka julio
2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Mezu batzuek Interneten beren kasa hedatzea lortzen dute; mezu horiei meme deitzen zaie. Gaur Al Jazeeraeuskaraz izeneko memearen erradiografia egingo dugu, Albisteak 2.0 saioaren broma bat bezala jaio eta manipulazio mediatikoaren adibide garbienetako bat bihurtu arteko bidea kontatuz. Al Jazeera euskaraz kanpaina 11TBko programak sortu zuen, broma moduan. Momentu horietan, herrialde arabiarretako jarraipena, testuinguru horretan izandako eragina eta batez ere sare sozialen erabilera interesgarria nabarmendu nahi izan zuten saioan. Horrekin batera, Fermin Muguruzak kate arabiarrean estreinatu behar zituzten dokumental berriei buruzko informazioarekin batera, eta broma moduan, Al Jazeera katea euskaraz izatearen broma ere egin zuten, baita balizko azal bat sortu ere: http://albisteak.euskalherrian.info/ajz/.

Horrekin batera, Twitter eta beste sare sozialetan jende gehiagok broma jarraitu, eta, #aljazeeraEuskaraz etiketa erabiliz, mezua zabaltzen hasi zen, sare sozial horretan mezua hedatzen laguntzen zuen http://act.ly/39e tresna ere baliatuz. Tresna horren bidez, 70 pertsonak zabaldu zuten mezua, eta 20.000 pertsona potentzialengana baino gehiagorengana iritsi zen.

Horren ostean, Servimedia agentziak jaso zuen. Normalean gizarte gaietara mugatzen den agentzia horrek igorritako informazio batean, «Gara egunkariak partaidetza duen telebista kate bateko programa batean Al Jazeerak euskaraz emititzeko eskaera egin dute» nabarmendu zuten.

Segidan, informazio hori jaso zuten http://eleconomista.es eta http://diariosigloxxi.com hedabideek, kateak guztiz euskaraz emititzen duela eta Gara-ren partaidetza nabarmenduz, baina beste akziodunak alboratuz edo zeharka aipatuz. Baina Bilboko http://minutodigital.com egunkariak egin ditu akusaziorik larrienak, «Euskal erradikalen telebista kate batek Al Jazeerari euskaraz emititzeko eskatu dio» tituluarekin. Gainera, ETAren jarraitzaileen eta islamismo erradikalaren arteko loturak aski ezagunak direla argudiatu du. Frogak argiak dira, haien ustez, euskara, Gara eta Fermin Muguruzak kate arabiarrarekin egindako kolaborazioak.

Bilbon bertan sortutako txantxa bat, Madrildik pasa eta Bilbora bueltatzean Al QaETAren ekintza bihurtu da. Anekdota hutsa, salbuespena balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.