Komunikazioa. Irlen sarea

Amazon EH

gorka julio
2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Badator Amazon handia Euskal Herrira (ezagutzen ez duzuenontzat, liburuak eta beste milaka gauza saltzen dituen sareko denda erraldoi bat da Amazon). Askorentzat albiste txarra izango dena beste batzuentzat ona izango bada ere, gauza bat argi dago: liburu digitalaren inguruan aldaketak ekarriko dituen zerbait da.

Interneten eta euskaraz orain arte liburu digitalak lortzeko hainbat plataforma izan badira ere, horien arrakasta ez da oso handia izan. Berritasuna, ezezagutza, baina liburu digitalei jarri zaizkien prezioak ere ez dute batere lagundu.

Bestelako erabaki estrategikoak, kopiak ekiditeko edo mugatzeko DRMa erabiltzeak ere industriaren interesak, kulturaren unibertsaltasunaren aurka ez ezik mundu digitalaren dinamikak ulertzen ez direla ere erakutsi digu. Hala ere, komertzioa egiteko garaian gai horiek askotan alboratuak izan dira; Amazonek berak ere horrela egiten du.

Goazen, ba, berriro gaiari heltzea. Amazonen azken mugimenduak ikusita zer espero dezakegu? Alde batetik, euskarazko kulturaren merkatuan ere sartuko da. Bertan, noski, euskal editorialek beraien katalogoak sartu ahal izango dituzte, baina Amazonek ezarritako kondizioetan. Plataforma propioa izateari uko egin beharko diote hauek edo bide berriak jorratu. Bezero ikuspuntu batetik ez du zertan txarra izan horrek, baldin eta horri esker liburu digital gehiago eta merkeagoak lortzerik badugu.

Hala ere, teknologiaren alorrean Amazonek egingo duen aldaketa garrantzitsuenetakoa tinta elektronikoaren apustu erabatekoa alboratzea izango da. Askoren ustetan tinta elektronikoa erabiltzen zuten liburu elektronikoak ohiko liburuen ordezkoak izango ziren. Hori ez da horrela izango, beste pantaila motekin (sakelako, ordenagailu, tableta...) batera lehiatu beharko dute. Amazonek berak arrakastatsua izan den Kindle zaharraren ordez tableta merke bat eskainiko du. Hardware aldetik ez dirudi izugarria izango denik, baina prezio merkea izango du eta bere zerbitzuei lotuta egongo da.

Eredu horren arrakasta azken finean hori da. Gailu merkeen bidez eta eskaintza zabalak erakarrita gero zerbitzu konkretu batzuetara bideratzea (edo lotzea). Amazonen jokoan sartzen den irakurle, editorial, idazle... bakoitza hortik aurrera bere zerbitzu baldintzetara loturik egoteko. Bakoitzak ikusiko du...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.