Leire Palacios.
EKOGRAFIAK

Agur, 'Robin Food'

2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Robin Food-ek zartakoa hartu du Espainian. Euskal Herriko ikusle gehiagok ETBn ikusi beharrean Tele5n ikusten bazuten ere, David de Jorgek aurkezten duen programak ez ditu lortu Espainiako kateak espero zituen ikusle datuak.

Irailaren 28an hasi zuen ibilbidea saioak Tele5n. Emma Garciak tartea egin zion Mujeres y hombres y viceversa saioan, koreografia sentimentalei protagonismoa kenduta eta guzti, bere saioa aurkez zezan. Martin Berasategiren kolaborazioa izan du tarte batek, eta beste hainbat gonbidatu ezagun ere izan ditu; baikorki onartu zuten ikus-entzuleek. Hala ere, harrezkeroztik ordutegi kideen sailkapenean bosgarren postuan kokatu da. Horrek esan nahi du Espainiako ikusle datuetan %9ko kuota daukala. Ikusleek nahiago dituzte Cuatro eta LaSextako informatiboak, zein Anne Igartibururen saioa eta Los Simpson-en kritika irudikatuak.

Elikadura tartea bada ere, ez du balio, kateko gainontzeko saio gehienek bezala, elkar elikatzeko. Ez zuen horretarako balio ordezkatu zuen saioak ere. Sinestezina zen De Buena Ley. Edo agian bai, nork daki programa horretako salatzaileren bat ez ote dugun telesailen batean ikusi.

Robin Food piper beltzik gabeko plater bat bezala geratu da Tele5n; zerbaiten faltan. Aukeren artean, Mandarina ekoizpen etxeak txutxu-mutxu saio bat proposatu du. Nola ez. Oraingoz, agidanez, indar handien duen proposamena Cámbiame saioa da. Marta Tornek grabatu du probakoa, nahiz eta onartuko balute ere ez dagoen argi nork aurkeztuko lukeen. Horretan, Tu sí que vales talent showan bezala, itxuraz aldatu nahi duten pertsonak pasarela mekaniko batean agertuz doaz hiru estilistarekin osatutako epaimahaiaren aurrean. Aurreiritzietatik jaioa bada ere, barne askatasunaren kontrako formatuaren tankera hartzen diot. Estereotipo eraikitzailea eta homogeneotasunaren adiskidea. Ikusleari inolako aberastasunik opa ez dion saio hutsal eta zentzugabea.

Oraindik ez omen dago argi Mediasetek Robin Food-ekin zer egin behar duen; behin betiko kenduko duten, edo taldearen gainontzeko kateetan kokatuko duten. Ez dezala patuak nahi, baina Instagramen, oinen eta jakien erakusleihoan, Japonia modan dago. Litekeena da agurra aldatu behar izatea, eta aurrerantzean esan: agur eta gora sushia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.