Asteburu ederra izan du gure telebistak. ETBk ikusle datu onak lortu ditu asteburuan, eta horrez gain, hainbat albiste on eman dizkigu azken astean.
Asko maite zaitut saioak29.000 pertsona bildu zituen telebistaren inguruan igande gauean. %3,1eko ikusle kuota izan zuen programak. Zintzoki, kontuan hartuta ETB1eko saioek lortu ohi dituzten ikusle datu baxuak, Asko maite zaitut saioak lortutakoa oso datu ona da. Dimentsioa hartzeko, horrek esan nahi du, Leioa, Sestao, Galdakao, Durango edota Eibar osoak ikusi zuela saioa.Dena den, sarri askotan katearen batez besteko audientzia igo ohi dute kirolek, eta eguraldi onarekin batera txirrindularitza gure telebistara heldu denez, ez daukagu zertan kezkatu.
Broma txarrak alde batera utzita, bada pozik egoteko beste arrazoi bat. Eitb.eus atariak eguneko 112.738 erabiltzaile bakar zenbatzea lortu du. Neurrian bilbotarren herena egunero konektatzea izan daiteke, edota, Donostiako biztanle ia guztiak albiste, podcast edota bideoen artean saltoka ibiltzea bezala. Beste hainbat komunikabideren alderatuta agian ez da datu esanguratsua, baina, guretzat datu ona da. Horrek esan nahi baitu, hein batean EITBk eskaintzen duen programazioa kontsumitzekomodua aldatzen ari dela.
Hortaz, hain justu hitz egingo du Maite Iturbe EITBko zuzendariak, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariarekin eta Andres Gostin doktore, unibertsitate irakasle eta kazetariarekin bateraEuskal komunikabideen erronka unibertso multipantailan ikastaroan. EHUk antolatzen dituen uda ikastaroetan izango da.Ikasteaz ari garela, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearekin (EHIGE) lankidetza hitzarmena sinatu du EITBk. Euskal Eskola Publikoaren jaia babesteaz gain, polita litzateke haurrei bideratutako programazioa indartuko balute, eta 3txulo egiten ari den lan handiari segida eman.
Lan handia egiteagatik saritu dituzte ETBko bi langile eta saio bat. Zilarrezko antena jaso dute Felix Linaresek, Africa Baetak eta El Conquis-ek. Azkenari ez litzaioke txarto etorriko berdintasun teknikari baten laguntza izatea atalen analisia egiteko.
Gauzak horrela, baliteke oraindik esperantza izpi bat geratzea. Hauek dira gure —konformatzeko— berri onak.

EKOGRAFIAK
Berri onak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu