gorka julio
IRLEN SAREA

Denak albaniarrak

2023ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Albania Europako herrialde ezezagunenetako bat da askorentzat, urteetako isolamenduaren ondorioz. Komunismoaren esferatik atera eta neoliberalismoaren atzaparretan erori den honetan, berrikuntzak izan ditu. Baina espekulazioak, bizitzaren garestitzeak eta pribatizazioek, herritarrentzako aldaketak ez ezik, egoera zailak ekarri dituzte; horien artean gazteen migrazioa. Migrazio horren arrazoian badute zerikusirik sare sozialen bidez jasotzen dituzten mezuek.

Lau hamarkada baino gehiagoan, albaniarrak autokrazia komunista batean bizi izan dira. Gutxi batzuk ausartu ziren ihes egitera, debekatuta zegoelako. Ilusioz beterik, albaniar askok demokrazia liberala gogoz hartu zuten, baina laster ikusi dute neoliberalismoaren eragina ere. Horren ondorioz, herritar askok alde egitea erabaki du orain.

Migrazio prozesu gehienetan, bizitza hobe baten desira dago, eta horretan ere hala gertatzen da. Kasu honetan baina, Tiktok bezalako sareen bidez Albaniatik Europako beste herrialdeetara joandako influencer-ek erakusten dutenak eragin handia du.

Unibertsitatetik pasatzen diren albaniar gazte askok, beren etorkizuna beste toki batzuetan bilatzeko aukera bilatzen dute. Aldiz, ikasketa maila hori eskuratzen ez dutenen ibilbidea beste bat izan ohi da. Batzuk droga trafikoan. Estereotipoetan ez erortzearren, baina, deneibereziki Tiktoketik jasotzen dutenak eragiten die, eta erakarpen efektu bat sortzen du haiengan.

Beren herrian bizi eta lan egingo duten gazteak topatzea zaila da hirietatik kanpo. Orain, turismoa hedatzen ari den honetan, gazteek egin ohi dituzten zerbitzari lanetarako (lan prekarioak askotan) jendea topatzeko zailtasunak dituzte, baina baita beste lan askotarako ere.

Luxuzko bizitza eskuratzeko aukerak erakartzen ditu. Tiktoker famatuenek, beren migrazio prozesu zaila pasatu ondoren, arrakasta erakutsi nahi dute,zenbaitek baita luxua ere. Kasu gehienetan egiatik urrun dauden kontakizun horiek lilura sortzen dute, eta gazteak erakarri egiten ditu. Gero, bertara joanda, topatzen duten errealitatea beste bat izan ohi da, eta shock kultural bat gertatzeko aukerak asko dira. Gutxi ikertu da, baina beste eskala batean bada ere, gure herri askotan efektu antzekoak gertatzen ari direlakoan nago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.