gorka julio
Internet

Erantzuna

2024ko urtarrilaren 20a
05:00
Entzun

Eskuinak bere propaganda estrategiaren erdigunean kokatu du sare sozialen bidezko ekinbidea eta jazarpena. Ikusten ari gara nola beste herrialde batzuetan erabilitako estrategiak gurean ere hedatzen ari diren. Jazarpen euskarafobo, polizial, politiko eta judizial askotarikoei, Bateraguneko kideak, Joxe Mari Agirretxe eta Itziar Ituñoren kontrakoak adibidez, jazarpen digitala indarrez batzen zaio orain.

Eskuinaren eta ultraeskuinaren sareetako estrategiaren gako batzuk hauek dira: emozioak lehenestea gertakarien edo informazioaren gainetik, interakzioa eta ikusgarritasuna areagotzeko; gorroto-taldeak sortzea, jarraitzaileen nortasuna eta komunitatea indartzen dute horrela beste komunitateak erasotzen dituzten bitartean; sare sozialak estrategikoki erabiltzea mezuak eta joerak hedatzeko era sinkronizatuan; txio polemikoetatik abiatuta titularrak eta eztabaidak sortzea, sare horretan jende guztia ez badago ere eragin handia baitauka hedabideetan; emojiak, memeak eta marko informatiboa berera ekartzen duten mezuak (negatiboak bereziki) sortzea, komunikazioa sinplifikatzeko eta ikusarazteko.

Publikatu izan dira horren aurrean eragiteko liburu, gida eta artikuluak. Horretaz gain, badira beste era bateko erantzun interesgarriak ere. Hona bi: Proyecto Una eta Pantube.tv. Lehenak, gizarte- eta genero-desberdintasunei buruzko eduki kritiko eta satirikoa sortzen du. Bere helburuak, sareetan mezuen eta kanpainen bidez, errealitateari buruzko hausnarketa kritikoa sustatzea eta sistema kapitalistaren alternatibak eraikitzea dira. Pantube.tv, aldiz, hegemonia mediatikoari eta sareetan gorroto-diskurtsoen presentzia gero eta handiagoari aurre egiteko estrategia bateratuak marrazteko espazio bat da. Ez da kasualitatea feminismotik gertukoak izatea biak, aspaldi izan baita feminismoa jazarpen mota hauen jopuntua.

Erantzuna antolatzeko gako batzuk hauek izan daitezke: ultraeskuinaren jarduera, hazkundea aztertu eta ulertzea; fenomeno global bat dela konturatzea, besteetatik ikasiz horrela; erantzunak maila anitzekoa (gizarte eragileen, alderdi politikoen, eragile ekonomikoen eta kulturalen lana) izan behar duela jabetu; hedabideek mezu hauen hedapenean duten paperagatik, trataera berezia ematea hauei. Erantzun bat ematea garrantzitsua da, baina erantzuna ere antolatu egin behar da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.