Aritz Galarraga.
EKOGRAFIAK

ETBko kazetari izateko

2014ko uztailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1) Ez bataz bestekoa baino askoz gehiago. Kontuan izan nire lanbidea ere badela, gainera. 86 ordu, 6 minutu, 41 segundo; non stop. 3) Telebista aparatutik, ordenagailutik, mugikorretik. 4) Sofan, luze etzanda. 5) Ezkerreko eskuarekin pizten dut beti. 6) Ez naiz sartzen telebista piztuta duten tabernetan, osasun mentalagatik. 7) Kolesterol altua, diabetesa, bihotzeko eritasunen bat edo beste. 8) Miopia geroz eta ikusgarriagoa. 9) Familia ondo, mila esker. 10) Euskal telebista publikoa, noski. 11) Etxetik, abertzale izatea bezala. 12) Sabino Arana Goiriren ondotik, herri honek eman duen gauzarik inportanteena. 13) Tristeagoa, zalantzarik gabe. Eta espainolagoa. 14) Podemos. 15) Ez nuke esango kontraesankorra denik. 16) Kiroldegikoa, bakarrik. 17) Aitaren aldeko aitona, Saseta batailoian. 18) Biolentzia guztiak kondenatzen ditut, besterik ez genuen behar. 19) Yoga tantrikoa. 20) Estreinaldi baten aurretik Diazepam; estreinaldi batzuen ondotik Almax. Kasurik zailenetan Almax Forte. 21) Zuk hala badiozu hala izango da. 22) Ez dut enpresa interesik, zin dagit. 23) Nire kontzientziari jarraitzen natzaio bakarrik. 24) Ez, ez dut Goenkale telesaileko aktore izateko ametsik. 25) Plazeragatik; auskalo plazer sadomasokistagatik. 26) Astean behin; edo behin ere ez. 27) Esnob totalitario, taliban, ezkor infantil. 28) Musika gustu prebisibleak ditudala. 29) Bide ertzean musika taldea, zalantzarik gabe. 30) ETBko zuzendariaren gutun bat. 31) Zaldi bururik bidaltzen ez didaten arte, ez. 32) Konfesagarriak, Mujeres y hombres y viceversa saioa. Konfesaezinak, nire abokatuaren aurrean bakarrik. 33) Ez, soilik pagamenduzkoa. 34) Ezetz. Zertara dator hainbeste insistentzia? 35) Bikote egonkorra. Bikotekide egonkorra ez dakit. Tartean telebista sartu zenetik, segur aski. 36) Bana. 37) Doraemon, legeak hala aginduta. 38) Doraemon halabeharrez, baina Zirt Zart, El escarabajo verde, Questions pour un champion saioak ere bai 39) Luar. 40) Bai, nola ez. 41) 2011ko irailetik. 42) 546. 43) Ez, askoz gehiago ere ez. 44) Belaunaldi berriei bide emateko. Urguiluz eta satisfazioz. 45) Zoriontsuena. 46) Bai, guzti-guztietan. 47) Tira, agian bat, baina errukitsua, lehen erantzunean; egiatan bataz bestekoa baino askoz ordu gehiago ikusten dut. 48) Igandero, bai. 49) Herriko apaizak? 50) Baina hau zer da, ETBko kazetari izateko balizko galdetegi bat, edo poligrafoa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.