gorka julio
Komunikazioa

Evgeny Morozov

2024ko martxoaren 16a
05:00
Entzun

Bilbon egon da eta hausnarketarako apunte interesgarriak utzi dizkigu. Bielorrusiako eta Italiako sustraiak dituen intelektual hori hizkuntza askotara itzulitako teknologia eta politikari buruzko hainbat libururen egile ezaguna da.

Bere ekarpen nabarmenen artean, Morozovek «soluzionismo teknologikoaren» kontzeptua ezagutarazi zuen. Kontzeptuak arazo sozial eta politiko guztiak arazo teknologiko huts gisa nola jorratzen saiatzen diren azaltzen du. Teknologiarekiko dugun gaitasun kolektiboa eta herrikoia ordainpeko konponbide korporatiboetara eramatea salatzen du Morozovek horrela.

Bere azken lana The Santiago Boys podcasta da, Salvador Allenderen Cybersyn sozialismo zibernetikoaren proiektua berrikusten du. Baita Txilek atzerriko multinazional teknologikoen, AEBetako inteligentzia zerbitzuen eta tokiko ultraeskuineko taldeen aurrean erakutsitako erresistentzia esperientzia ere. Gainera, Morozov The Syllabus ezagutzaren aurkikuntzarako plataformaren sortzaile eta editorea da. Silicon Valleyren ereduari alternatibak proposatu nahian, informazioa topatzen laguntzeko algoritmoak, adimen artifiziala eta gizakiak uztartzen dituen plataforma bat sortu du.

Big data teknologiek XXI. menderako sozialismoa nola berrirudika dezaketen ere aztertzen du, ekonomia modernoan merkatuek bakarri koordina ditzaketelako ideiari aurre eginez. Teknologia berri horiek plangintza ekonomikoa eta gizarte-koordinazioa egiteko moduak ahalbidetu ditzaketela iradokitzen du, merkatuaren paradigmetara mugatzen ez direnak.

Gainera, «tekno-feudalismo» aro baten gaudenaren ideia kritikatu du, non erraldoi teknologiko gutxi batzuek ekonomia digitala kontrolatzen duten. Horren ordez, kapitalismo garaikidearen dinamiken azterketa zehatzagoa proposatzen du, baita interes demokratikoagoak eta bidezkoagoak zerbitzatzeko nola erreformatu daitekeen pentsarazten digu.

Azkenik, Morozovek datu-zentroen sozializazioaren alde egiten du, azpiegitura digitala jabetza pribatuaren ordez ondasun komun gisa berrirudikatzea proposatuz. Latinoamerikako esperientziak aztertu ditu, eta baliabide horien kudeaketa komunitarioak edo estatalak azpiegitura teknologikoen erabilera bidezkoagoa bultza dezakeela iradoki du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.