gorka julio
IRLEN SAREA

Fenomeno

2018ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Netflixen serie berri bat ateratzen den bakoitzean fenomeno sozial bihurtzen dute. Komunikazio estrategia potente, ezberdin eta ausarten bidez pertsonek dugun irakurtzeko, entzuteko eta kasu honetan ikustekoen gauzen pilan, beren serieak kokatzea lortzen dute. Oraingoan, Halloween, gau beltza, Domu Santu... baliatuz, Sabrina, sorginei buruzko serie bat estreinatu dute.

Atentzioa eskuratzeko estrategia horretan oraingoan ohikoetatik harago, serie guztia sarean aldi berean jartzea erabaki dute, Interneteko sare sozialetan fenomenoaren hedapen handia lortuz.

Websaila, sorgin nerabe bat, bere izebak eta katua protagonista dituen telesail zahar baten bertsio berritua da. Benetako oinarria, aldiz, izen bereko komikian dauka. Aipagarria ere, sail osoko soinu banda izugarria. Telesail zaharrarekin, aldiz, apenas duen zerikusirik ikus-entzunezko formatuari dagokionez ere.

Sabrina-k bezala, websail gehienek telesail batzuen antzera kapitulu kopurua asko murriztu dute. Lehen ohikoa zen sail batek 20-24 kapilu izatea. Telebistan etengabe botatzeko eginak ziren telesailak, behintzat urte erdia betetzera iritsi behar zuten. Aldiz, orain, oso ohikoa da hamar kapitulu inguruko denboraldiak ikustea.

Telesailen munduan aurrekariak baziren, mini-serie deitu izan zaienak, baina horiek oraindik kapitulu gutxiago dituzte, 2-3 inguru izan ohi dira; zatikatutako pelikula luze bat izan zitekeena batzuetan. Denboraldi motz hauen helburua, aldiz, fenomeno sozial bilakatzea bilatzen dute. Editorial askok darabilten liburu gutxiko edizioen parekoa izan daiteke.

Bestetik, fenomenoak lortutako atentzioa baliatuz, jendea erakarri, baina baita etorriko diren atal berrientzako pistak eskuratzea ere badu helburu. Uste duguna baino gehiagotan, produkzio batek izango duen etorkizuna baldintzatu dezaketen parametroen artean, fenomeno sozial hauetan sortzen dena dago. Ez hori bakarrik, metatutako datu eta informazioa ustiatuz, hurrengoetarako nola asmatu ere planifika daiteke. Gehiago ere esan daiteke, publikatu eta berehala (fenomenoaren tamaina handia denean ia aurretik ere) jakin daiteke sailak arrakasta izango duen, produktoreek bigarren denboraldia grabatzen hasteko adibidez. Kasu honetan Sabrina-ren bigarrena ere izango dugu; fenomeno.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.