gorka julio
Teknologia berriak

Florentino Perez datu zentroa

2024ko otsailaren 17a
05:00
Entzun

Eraikuntzaren industriatik datu zentroen eraikuntzara salto egin du Florentino Perezen ACS enpresak. Madrilgo datu zentro berri baten eraikuntzan 100 milioi euro baino gehiago inbertitzeak erakusten du ACSk teknologia eta digitalizazioaren azpiegituren alorrean ezinbesteko bihurtu nahi duela.

ACSren teknologia sektorean indarposizio indartsua ez da kasualitatea; enpresa horrek... Alcala de Henaresen, Madrilen egingo duen inbertsioa ez da bakarra; Ameriketako Estatu Batuetan, Europan eta Asian beste hainbat zentrotan ere inbertsioak egin ditu ACSk beste enpresa batzuekin elkarlanean. Meta, IBM, Alphabet, Microsoft eta Amazon bezalako teknologia enpresek ACS izango dute beren azpiegitura fisikoen hornitzaile, baita arlo publikokoak ere ziurrenik.

Inbertsioaren arrazoien errentagarritasuna dago, baina ez da arrazoi bakarra. Eraikuntzaren sektorearekin segitu bai, baina ezinbestekoak izango diren beste sektore batzuetan inbertitu nahi du ACSk. Diruaz gain, boterea ere bilatzen du Perezek eta horregatik azpiegituren mailan bilatzen du arlo teknologikoaren kontrola eskuratzea.

Ez da ACSk egiten duen lehen salto arraroa. ACSren filiala da Clece eta adinekoen zaintzan kokatu da azkenaldian. Adinekoen erresidentziak kudeatzeari ekin zion orain dela urte batzuk, baita Euskal Herrian ere. Silver economy delakoaren adineko pertsonen zaintzaren ustiatze ekonomikoarenak adibiderik nazkagarrienetako bat da orain.

Irudi lezake eraikuntzak, datu zentroak eta zaintzak ez dutela elkarrekin loturarik, baina uste dut ACSk asmatu duela etorkizuneko behar zehatzak zein diren ikusten. Prospektiba gutxi behar da etxeak, teknologia eta zaintza beharko dugula irudikatzeko, baina berak aurre hartu nahi dio horri guztiari, baita noski arlo publikoari ere ezinbesteko bihurtzeko.

Burujabetzaren perspektiban ACSk egiten duen hausnarketa berdinean egon beharko ginatekeela uste dut. Nola biziko eta zainduko garen galdetzearekin batera datoz gure datuekin gertatuko dena ere. Orain inondik ikusten ez den lidergo publikoa beharko genuke, parte hartze demokratikoaren bidez beharrak detektatuta, kudeaketa forma kooperatiboak edo herritarrak ere antolatzeko; bestela ACS edo antzekoentzat, edo okerrago dena funts putreentzat izango da mundu hau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.