Tuvalu desagertzen ari da klima aldaketaren eta itsas mailaren igoeraren ondorioz. Tuvaluren desagertze fisikoaren mehatxuaren aurrean, herrialdearen errepresentazio digital bat sortzeko ideia planteatzen ari da, bere kultura eta nazioa babesteko.
Tuvaluren Etorkizuna Orain proiektuak nazio digital bat garatu nahi du —gobernuko eta kontsuletxeko zerbitzuak hodeira transferitzea—, estatu gisa funtzionatzen jarraitzea ahalbidetuz eta baliabide naturalak eta aktibo subiranoak koordinatuz.
Gainera, errealitate areagotuko eta birtualeko aukerak aztertzen ari dira, kultura zaintzeko eta etorkizuneko belaunaldiek Tuvaluren nortasun kulturalarekin elkarreraginean jardun dezaten ahalbidetzeko. Hori guztia ingurune digital batean.
Irudikapen digitalak erronka etikoak eta filosofikoak planteatzen ditu, hala nola, kulturaren benetako babesa, datuen jabetza eta kontrola, ingurumen iraunkortasuna eta belaunaldien arteko justizia.
Irudikapen digitala kultura zaintzeko tresna izan badaiteke ere, batzuek adierazi dute kultura hazi zaren lurraldean fisikoki ikastearen eta esperimentatzearen garrantzia, lotura espirituala eta zuzeneko esperientziaren balioa nabarmenduz. Hala ere, Tuvaluren kultura bizirik mantentzeko irudikapen digitalak duen ahalmena aztertu eta aprobetxatu beharra dagoela onartu dute gehienek.
Lurrik ez duten kulturak posible izan daitezke, baina giza harremanak eratuko dituen lurralde edo eremu errealik gabe, zaila da horiek mantetzea; eremu hori digitala ere izan daiteke. Halabearrez hartutako erabakia da hori, eta apustu horrengan ez dut esperantza handirik. Hobe genuke denok klima aldaketaren kontra lerratzea.
Hala ere, eta halabeharrez hartu gabe, lurralde bat izanik, gure eremu digitalean nazio digital batek izango lituzkeen planteamentuak irudikatzea ariketa indartsua litzateke. Izaera performatiboa ere izan dezake, noizbat gure lurraldeetan burujabetza osoarekin egiteko aurrekari bat bezala ikusiko bagenu.
Ez naiz ari mundu birtualak eratzeari buruz, baizik eta beharrezko diren egitura guztiak eraahalik eta errealenean digitalki sortzeaz baizik. Izan dezakegu gure NAN propiorik, enbaxadarik, ondare komunaren biltegi propiorik digitalizazioari esker? Hobe horretan ere akaso burujabetza osoaren lorpen errealarekin lerratzea denok.

IRLEN SAREA
Kultura.tv
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu