gorka julio
IRLEN SAREA

LLaMA2

2023ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Microsoftek eta Metak LLaMA2 aurkeztu dute, kode irekiko hizkuntza-ereduaren belaunaldi berria. Eredu hori doan erabili ahal izango da ikerketa eta erabilera komertzialerako. LLaMA 2-ek ikuspegi irekiago bat duela esan daiteke, aukera ematen duelako tresnarekin esperimentatu eta garapenak gauzatzeko. Beren esanetan, AA ereduetarako sarbidea demokratizatu, eta pertsonei eta enpresei mesede egiten dio horrek.

Ereduari barne eta kanpo probak egin zaizkio, egon daitezkeen arazoei aurre egiteko, eta gardentasun eskema bat ere aurkezten du. Eskema horretan, ereduak doitzeko eta ebaluatzeko dituen metodoak azaltzen dira. Gainera, erabilera arduratsurako gida bat eskaintzen da garatzaileentzat, eta erabilera kasu batzuk mugatzen dituen erabilera politika bat.

LLaMA2, Azure AI modeloen katalogoan egongo da eskuragarri, eta Windows-etan exekutatzeko optimizatuta, garatzaileei AA esperientzia sortzaileak sortzeko aukera emango die hainbat plataformatan. Amazon Web Services (AWS), Hugging Face eta beste hornitzaile batzuen bidez ere eskuratu ahal izango da. Benetan baina, AAren garapenean apur bat atzean gelditu direnek ekintza honekin garatzaile eta programatzaile taldeak erakarri nahi dituzte. Zalantzan jarri daiteke eskainitako horren izaera askea, erabilitako datuak argi ez daudelako, eta batez ere sortzen den guztiarekin etorkizunean beti egongo delako hori baliatu, eta ezagutza hori guztia pribatizatzeko aukera.

Horrela gertatu zen OpenAI-rekin ere, irekitasun planta egiten zuen proiektu bat izatetik, azken bertsioetan, kutxa beltz batean bihurtu dute. Ez dakigu apenas modeloa sortzeko prozesuan hartutako erabakiei buruz, ez eta erabilitako datuei buruz ere.

Software libreek eta antzeko jarduerek zailtasunak dituzte horregatik, eta Internet giza emantzipaziorako tresna izan badaiteke ere, enpresa pribatuek prozesu horiek bereganatzeko aukera dute maiz. Egitura publikoen esku hartze estrategiko batek bereganatzearen aurrean defentsa mekanismoak jartzeaz gain, software librea eskuragarriagoa izan dadin bultzatu dezake. Publikotasunak, baina, ez du begirada hori oraindik, eta erraztasunak baino, trabak jartzen ditu, transnazional hauei berriro ere ateak parez pare irekitzen dizkienean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.