gaizka izagirre
Ikus-entzunezkoak

Politikarientzat

2024ko apirilaren 24a
05:00
Entzun

Kaixo! Zurekin ari naiz, bai. Politikaria bazara, ez ezazu orrialdea pasatu, mesedez, jarraitu irakurtzen. Iltze batek beste iltze bat ateratzen duela diote; beraz, hauteskundeen ajea oraindik gainetik kendu ezinik bazabiltza, gomendio hauek interesgarriak izan daitezke zuretzat; adibide batzuk eredu izan daitezke; beste batzuk, ordea, kontrakoa, zer egin behar ez duzun ikasteko aproposak dira.

Politikaz mintzo bagara, historiako telesail onenen zerrenda ugaritan azaltzen den The West Wing aipatzea derrigorrezkoa da. Joshua Bartlett presidente demokrataren egunerokoa erakusten digu: ekonomialari katolikoa eta pentsaera liberalekoa, bere kolaboratzaile leialekin batera AEBak kudeatzeko erronkari aurre egin beharko dio. Ezinbestekoak aipatzen hasita, apuntatu Borgen.Boterea, ustelkeria, zintzotasuna, familia eta kazetaritza uztartzen dituen hausnarketarik biribilena eta zorrotzena iruditzen zait, eta gainera modu oso entretenigarrian egiten du. Danimarkako lehen ministro izateko Birgitte Nyborg politikariak egunero egin behar duen lana eta sakrifizioa erakusten digu. Baron Noir frantziarrak ere baditu gauza interesgarriak.Errebantxa sozial egarri eutsiezinak bultzatuta, Philippe Rickwaert Frantziako Alderdi Sozialistako Nordeko alkateordeak egindako epopeia politiko eta judizialaren kronika azaltzen du telesailak. Umorea eta satiraren bidea erabiltzea oso eraginkorra iruditzen zait politika pantailaratzeko, eta 2005. urtean Armando Iannuccik sortutako The Thick of Itdahorren adibide; Gizarte Gaien eta Herritarren Ministerioaren egunerokoan murgilduko zaitu. Zeinen dibertigarria den Parlement belgikarra ere.Politikaria zarenez,pentsatu nahi dut Europako Parlamentuak zertarako balio duen badakizula; hala ez bada, hauxe da zure telesaila. Euroeszeptikoentzat satira desegokia da.Eta jakina, Vota Juan espainiarra. Hiru denboraldiko telesail oso dibertigarria da, Javier Camarak maisuki gorpuzten duen pertsonaia trakets, gezurti, oportunista eta baldarra protagonista duena. Espainiar politikarien kaskarkeria islatzen duen umorezko telesaila. Horiek guztiak ikusi dituzu? Honatx gehiago: 1992, The Minister, Mrs. America, The Diplomat, Stonehouse, Veep, Yes Minister, Bedrag eta Show Me a Hero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.