Komunikazioa

BBCk istorioen lantze prozesua erakutsiko du sare sozialetan bihartik aurrera

Telebista britaniarraren 80. urteurrena ospatzeko, erredakzioko lana nolakoa den kontatuko dute

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Aurten 80 urte beteko ditu Erresuma Batuko telebista publikoak. Eta hori ospatzeko, bihartik aurrera BBCk egitasmo berezi bat jarriko du martxan. Sare sozialen bitartez, erredakzioko bileren eta istorioen lantze prozesua kontatuko diete ikus-entzuleei.

Twitter bidez #bbcws80 etiketa erabiliko dute. Facebook bidez, BBCren orrian jarraitu ahalko da. Eta Skype ere erabiliko du BBCk egitasmo honetan. 09:00etan hasiko dute kontakizuna.

Erredakzio mahaia hartzaileei gerturatzea eta eguneko gaiak eztabaidatzea da egitasmoaren helburua. Egitasmoa Suediako Norran egunkariaren ideia batean dago oinarrituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.