Urrian, 92 urte beteko dira BBC sortu zutela, eta, lehenengo aldiz, emakumezko bat izango da Erresuma Batuko hedabide publikoko presidente. Rona Fairhead proposatu du Londresko Gobernuak Chris Patten ordezkatzeko, eta aurki izendatuko dute.
Cumbrian jaio zen Fairhead, Ingalaterraren iparraldean, Eskoziako mugaldean, 1961. urtean. Zuzenbidea ikasi zuen Cambridgen (Ingalaterra) eta hainbat enpresatako zuzendaritzan aritu da lanean, besteak beste teknologia aurreratuko armak ekoizten dituen Bombardier konpainian, eta HSBC bankuan. Azken boladan komunikabideei lotutako postuetan aritu da Financial Times taldean. Presidente izan da han azken sei urteotan. Lana utzi zuen apirilean, Financial Times taldearen jabe den Pearson etxeko kargu gorena eman ez ziotelako.
PERTSONAIA. Rona Fairhead
BBCko lehen presidente emakumezkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu