'Berria FM' podcasta hilean behin egingo dute

2021eko otsailaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Berria FM podcast feministak hilean behin izango du hemendik aurrera atal berri bakoitza, Maider Galardi F. Agirre kazetariaren gidaritzapean. Ohiko moduan, ikuspegi feministatik landuko dituzte gaiak. Biharko atalak, esate baterako, Kolore sorta zabaltzen izenburua izango du: transexualen egoeraz eta Espainiako Gobernuak esku artean duen trans lege berriaz hitz egingo dute Aitzole Aranetarekin eta Kattalin Minerrekin. Araneta aholkulari gisa aritu da legearen zirriborroa osatzeko, eta Minerrek Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburua argitaratu zuen orain dela bi urte: kasu jakin batetik abiatuta, Euskal Herrian transexualitateari buruzko zer gogoeta dauden ekarri zuen lerroartera. Gazte transexual bat ere elkarrizketatuko dute biharko atalean; Intza Alkainen umore tartea ez da faltako, eta amaierako puntua Galardi F. Agirrek berak jarriko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.