BERRIAk bat egin du greba feminista orokorrarekin

Gaur BERRIAko erredakzioko langileak greban dira, eta, ondorioz, bihar ez da egunkaririk kaleratuko. Webgunean, gaur, soilik gutxieneko zerbitzuak izango dira.

Greba
2023ko azaroaren 29a
05:00
Entzun

BERRIA Taldeko langileek bat egin dute greba feminista orokorrarekin, eta, beraz, bihar, azaroak 30, hedabideak ez du argitaratuko papereko egunkaririk. Horretarako, gaur egingo dute lanuztea erredakzioko langile gehienek, eta, ondorioz, gutxieneko zerbitzuak izango dira gaur, webgunean.

Kazetariak, diseinatzaileak, zuzentzaileak, harrerako arduradunak, publizistak, banatzaileak, komertzialak eta sustapen, kudeaketa eta administrazioko langileak batuko dira grebara, eta lanpostuen arabera antolatuko dituzte lanuzteak. Erredakzioko langile gehienek grebaren aurreko egunean «itzaliko» dituzte ordenagailuak, eta administrazio arlokoek, berriz, ostegunean bertan.

Hilaren 30ean batik bat grebaren inguruko informazioa argitaratuko dute webgunean, eta gainerako albisteetan gutxieneko zerbitzuekin arituko dira. Era berean, emakumeek arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzeko aukera izan dezaten, gizonek euren gain hartuko dute azken orduetako lana. Bestalde, administrazioko langileek hilaren 30ean bertan egingo dute lanuztea; beraz, ezingo diete zerbitzua eman BERRIAlagunei eta bestelako bezeroei.

Grebarekin bat egiteko dituzten arrazoiekin oharra atera zuten langileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.