Komunikazioa

'Bi eta bat' telesailaren bost atal berri irailean eta urrian emango dituzte

Udan ez dute atal berririk grabatuko; iraileko atalen datuen arabera egingo dituzte gehiago ala ez

Elena Irureta, Jose Ramoin Soroiz eta Ane Gabarain aktoreak. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Maiatzaren 23an estreinatu zuen ETB1ek Bi eta bat komedia berritua. Gainera, datu aparta izan zuen estreinaldiak: %6,4ko ikusle kuota —euskaldunen artean %17,6 aurrenekoak, eta %15,4 bigarrenak—. Hortik behera ibili zen hurrengo asteetan. Baina, hala ere, datu txukunekin; asteazkenetatik ostegunetara pasa zuten bi asteren bueltan. «Katearen batez bestekotik gora ibili gara, eta sentsazioak onak dira», esan zion sanjoanen bueltan Eneko Olasagasti zuzendariak BERRIAri.

Ekaineko azken astean amaitu zituen grabaketak Orio ekoizpen etxeko taldeak. Eta uda partean ez da atal berririk ikusi ahalko. Grabatuak dituzten bost atal berri, ordea, irailean eta urrian estreinatuko ditu ETB1 kateak. Aurretik, abuztuaren bigarren hamabistaldian aurretik emandako atalak ikusi ahalko dira.

Irailean eta urrian emango dituzten bost atal horiek lortzen dituzten ikusle datuen arabera erabakiko du ETBko zuzendaritzak telesailarekin jarraitzea ala ez.

Udan, Miramon hutsik

Azkeneko hiru urtetan Bi eta bat izan da ETBk martxan jarri duen fikziozko proiektu bakarra. Goenkale izan ezik, ez dago beste telesailik.

Hartara, uda honetan hirugarren urtez Miramongo egoitzako platoak hutsik egongo dira. Abuztu amaieran iritsiko da Goenkale-ko taldea 19. denboraldiko atalen grabaketak egitera. Bitartean, Miramongo dekoratuak hautsa pilatzen izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.