Ekaineko bideojokoei begira jartzeko garaia da. Egunotan datoz Star Fox berregitea, Hell Let Loose tiro jokoaren bigarren atala, Denshattack-en tren bizkorrak eta Gothic mitikoaren remake-a .
Baieztatutakoak estreinaldi handiak dira, noski, baina ez dira bakarrak izango. FF VII mitikoaren berregiteen bigarren atala plataforma gehiagotan ikusi ahal izango da, eta, Square Enix-ekoekin jarraituta, The Adventures of Elliot: The Millennium Tales ARPG itxurosoa ere eskainiko dute.
Gogoratu beharra dago ekaina egokia dela udako aurkezpen handientzat; hori horrela, egunotako emanaldien zerrenda da ondorengoa, eta, ziurrenik, horietan ere ekainerako iragarpenen bat edo beste aurkeztuko dute enpresa handiek eta indie taldeek.
Final Fantasy VII Rebirth
Â
- Argitaratze data:Â 2026-06-03.
- Garatzailea / Argitaletxea:Â Square Enix.
- Generoa:Â ARPG.
- Plataformak:Â Switch 2, Xbox Series (aldez aurretik, PS5ean eta PCn).
Cloud, Tifa, Barret, Aerith eta gainerakoak FF VII maitatuaren berregiteko eta berrabiatzeko bigarren atalarekin itzuliko dira;Â oraingoan, Switch 2 eta Xbox Series kontsoletan.
2024an PlayStation 5ean erabili ahal izan zen lehen aldiz, eta ikaragarrizko balorazioak lortu zituen: lehenengo atalean egindakoak zeharo hobetu zituzten, istorio sakona egiteaz batera mundu ireki eta aberatsa sortuta. Grafikoki ikusgarria da, baina ikusi egin beharko da gailu berrietan zer moduz funtzionatzen duen.
Donkey Kong 64
Â
- Argitaratze data:Â 2026-06-04.
- Garatzailea / Argitaletxea:Â Rare / Nintendo.
- Generoa:Â Plataformak, abentura.
- Plataformak:Â Switch 2, Switch.
Switch kontsoletako Nintendo Classics zerbitzuak Donkey Kong 64 mitikoa eskainiko du. Estreinatu zutenean benetan maitatua izan zen, baina, denborarekin, gorrotatua izatea iritsi da Collectathon plataforma jokoen zaleen artean: DK irlako mundu desberdinetan elementuak biltzea eta sekretuak argitzea nekeza egin daiteke, tximinoz aldatzen joan beharko baita une oro.
Halere, Raren bideojokoen xarma mantentzen du DK 64-k, eta , gainera, oraindik ere soinu banda ikaragarria daukan umorez betetako abentura dibertigarria da. Aukera ederra da joko klasiko hori berreskuratzeko; hori bai, Nintendo Switch Online + Expansion Pack zerbitzuaren harpidedunek baino ezingo dute jokatu.
Gothic 1 Remake
Â
- Argitaratze data:Â 2026-06-05.
- Garatzailea / Argitaletxea:Â Alkimia Interactive / THQ Nordic.
- Generoa:Â Abentura, RPG.
- Plataformak:Â PC, PS5, Xbox Series.
2001. urtean Piranha Bytes taldeak kaleratutako bideojokoaren berregite fidela da, eta Bartzelonako Alkimia Interactive estudioak garatutakoa.
Myrtana erresumako kolonia zitalera itzuliko dira berriz jokalariak. Harresi magiko batek presondegi bilakatutako esparruan matxinoak, aztiak eta gerlariak biltzen dira. Grafikoki, teknikoki eta mekanikoki berregin dute Gothic, aldaketa handiak sartuta. Borroka sistemetan ikusiko dira nabarmenenak; halere, gau eta egun ziklo dinamikoak mantenduko dira, eta pertsonaien bizitza sistemei eutsiko zaie. Erabaki ugari hartu beharko dira istorioan aurrera egin ahala.
Denshattack!
Â
- Argitaratze data:Â 2026-06-17.
- Garatzailea / Argitaletxea:Â Undercoders / Fireshine Games, Boltray Games.
- Generoa:Â Arkade, kirola.
- Plataformak:Â PC, PS5, Switch 2, Xbox Series.
Bartzelonan jarraituta, aurtengo indie dibertigarrienetakoa garatzen ari dira Undercoders taldekoak. Tony Hawk eta Jet Set Radio jokoen moduko irristatze jokoen oinarriak ditu Denshattack-ek: gurpil gainean jarraituko du jokoak, baina, oraingoan, trenak gidatuz.
Denshattack-ik onena izateko ametsari ekingo zaio: tren gaineko skaterrik trebeena bilakatzea izango da helburua. Japonia osoa zeharkatuko du protagonistak; maila arruntetan, trikimailuen bidez ahalik eta puntuaziorik handiena lortzea izango da erronka: tren bizkorra gai da jauziak, derrapatzeak eta era guztietako mugimenduak egiteko. Zoramen ederra, cel shading estiloko atal grafiko koloretsuarekin.
The Adventures of Elliot: The Millennium Tales
Â
- Argitaratze data:Â 2026-06-18.
- Garatzailea / Argitaletxea:Â Claytechworks / Square Enix.
- Generoa:Â ARPG.
- Plataformak:Â PC, PS5, Switch 2, Xbox Series.
Esplorazioa, denbora errealeko duelu biziak eta RPG japoniarretako istorio ederra elkartuko ditu Square Enixen bideojoko guztiz berriak. Irudiak eta bideoak ikusita, zaleek ez dute zalantzarik edukiko. Octopath Traveler eta Bravely Default maitatuen egileen eskutik dator: Claytechworks arduratu da proiektuaz.
Denboran bidaiak izango dira protagonista, erresuma bereko lau aro desberdin bisitatzeko aukera egongo baita. Horrez gain, zazpi arma mota eta magia ugari ikusi ahal izango dira The Adventures of Elliot-en.
Hell Let Loose: Vietnam
Â
- Argitaratze data:Â 2026-06-18.
- Garatzailea / Argitaletxea:Â Expression Games / Team 17.
- Generoa:Â Tiro jokoa, multijokalaria.
- Plataformak:Â PC, PS5, Xbox Series.
Lehen jokoa Bigarren Mundu Gerran girotu ondoren, Hell Let Loose arrakastatsuaren jarraipenak Vietnamera joko du. Oinarriak berberak izango dira: 50 jokalariko bi talde elkarren aurka jarriko ditu lehen pertsonako ikuspegia izango duten gudu zelai erraldoietan.
AEBetako armadarekin eta Vietcong taldearekin lehiatuko dira jokalariak, bakoitza berezko berezitasunekin eta erremintekin. Sei mapa ikusi ahal izango dira estreinaldian, eta horietan barrena mugitzen ikastea ezinbestekoa izango da irabazteko, taldelanarekin batera.
Dark Scrolls
Â
- Argitaratze data:Â 2026-06-22.
- Garatzailea / Argitaletxea:Â Doinksoft / Devolver Digital.
- Generoa:Â Plataformak, akzioa.
- Plataformak:Â PC, Switch.
Gato Roboto eta Gunbrella ikaragarrien garatzaileak abentura berriarekin datoz. Retro kutsua mantentzen badute ere, Dark Scrolls-en prozeduralki sortutako 2D plataforma abentura kooperatibo frenetikoa izango dute esku artean erabiltzaileek; era batean, esan daiteke Contra eta Ghosts ‘n Goblins jokoen moduko run and gun klasikoen oinarriak hartzen dituela.
Bederatzi heroiren artean bat hautatu beharko da partida abiatzerakoan; berezko ahalmenak eta abileziak aurkeztuko ditu bakoitzak, baita partidak eraldatzeko bide mordoa erakutsi ere. Zaldunen, aztien, sukaldarien eta estralurtarren artean bat aukeratuta, gaztelurako bidaiari ekingo zaio, bidean indartzaileak eta objektuak aurkituta.
Star Fox
Â
- Argitaratze data:Â 2026-05-25.
- Garatzailea / Argitaletxea:Â Nintendo.
- Generoa:Â Akzioa.
- Plataformak:Â Switch 2.
Nintendok itxiko du ekaina, Star Fox mertzenario taldearen itzulerarekin. Fox, Falco, Slippy eta Peppy mitikoak hamaikagarren berregitearekin datoz; oraingoan, Nintendo 64an kaleratutako Lylat Wars maitatuari (Star Fox 64) era fidelean jarraituko diote, baina.
Arwing ontzi gainean —baita Landmaster tankean eta Blue Marine itsaspekoan ere— tiroka eta barrel roll mugimenduak egiten arituko da erabiltzailea, dozenaka arerio akabatuz eta maila bakoitzaren bukaeran etsai nagusi handiaren aurka borrokatuz. Maila bakoitzean egindakoen arabera, Lylat eguzki sisteman hainbat bide irekiko dira.
Berregiteak jokagarritasunari eutsiko dio, baina atal grafikoa osorik eraberrituko du: zinematika ikusgarriak prestatu dituzte japoniarrek, esaterako. Multijokalaria ere hobetu dute, Star Fox eta Star Wolf taldeak elkarren kontra jarrita sare bidezko partidetan.
Udako aurkezpenak
Eta iritsi da garaia, beste urte batez, bideojokoen udari ekiteko. Azkar batean iritsi da ekaina, eta, horrekin batera, aurkezpen handien egutegia osatzekoa.
Izan ere, enpresa handiek beste urteetan baino pixka bat lehenago jakinarazi dituzte zuzenekoen ordutegiak: State of Play, Xbox Games Showcase, Summer Game Fest, PC Gaming Show, Wholesome Games Direct eta beste hainbat ikusi ahalko dira gaurtik aurrera.
Aldez aurretik zenbait ekinaldi txikiagoz gozatzeko aukera egon da, gainera: egunotan, Dragon Quest sagaren 40. urteurreneko jaialdia, Thinky Direct, Insider Gaming Showcase eta AG French Direct aurkeztu dituzte, besteak beste.
Baten bat aurkeztea falta zaie oraindik, beti bezala, baina ia jaialdi guztiak daude jarraian:
The MIX Summer Game Online Showcase
Â
- Noiz: Ekainaren 1ean, 18:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
The MIX (Media Indie eXchange) taldearen ohiko aurkezpenarekin hasiko da ekaina. Indie jokoak izango dira erabateko protagonistak, garatzaile independenteen festa baita.
State of Play

- Noiz: Ekainaren 2an, 23:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
PlayStationek ohi baino lehenago iragarri du bere ekimena, azken urteotan baino geroxeago egiteko. Ekaineko lehenengoak izango direla dirudi, eta ordubete baino gehiago iraungo duen State of Play aurkezpena eskainiko dute oraingoan.
PlayStation 5eko tituluak izango dira izar nagusiak —PCrako jokalari bakarrarentzako jokoak kaleratzeari utziko diotela baieztatu ondoren—, baina misterio ugari daude. Bertan aurkeztuko duten jokoetako bat ezagutarazi dute, hori bai: irailean estreinatuko duten Marvel’s Wolverine.
Latin American Games Showcase

- Noiz: Ekainaren 4an, 23:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Garatzaile latinoamerikarren bideojokoak dira aurkezpen honen ardatza. Aurten hamabost bilduko dituztela aurreratu dute, horietatik bederatzi lehen aldiz: Shade Protocol, Kernel Hearts, Colorbound, Sigils of Nightfall, The War in Chiapas, eta Tenebris Somnia, besteak beste.
Women-Led Games Showcase

- Noiz: Ekainaren 5ean, 01:00ean.
- Non: Youtube, Twitch.
Aurrekoa bukatu bezain laster hasiko da emakumezko sortzaileen lanak aditzera ematea helburu duen aurkezpen berezia. Bost bideojoko guztiz berri aurkeztu, eta aurretik ezagunak ziren Soulframe, We Were Here Tomorrow eta Come to My Party igaroko dira bertatik. Ordubete inguru iraungo du.
Summer Game Fest
Â
- Noiz: Ekainaren 5ean, 23:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Udako ekimen handietako bat ekarriko du, beste urte batez, Geoff Keighley kazetariak gidatutako taldeak. Bi ordu iraungo duela adierazi dute, baina ez dute eman askoz datu gehiago: iragarpen handiren bat ikustea espero da, tartean iragarki ugari erakutsita.
Day of the Devs

- Noiz: Ekainaren 6an, 01:00ean.
- Non: Youtube, Twitch.
Urtero legez, SGF-a bukatuta, Day of the Devs-en txanda izango da orain —indie jokoentzat da—. Aldez aurretik ezagunak ziren proiektu independenteak eta oraindik aditzera eman gabeko tituluak bilduko dituzte Double Fine eta iam8bit taldeek antolatutako saioan.
Southeast Asian Games Showcase

- Noiz: Ekainaren 6an, 17:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Kasu honetan, Asia hego-ekialdeko estudioen eta sortzaileen bideojokoak aurkezteko eta haien berri emateko zuzenekoa egingo dute; gehienbat, indie arloa ezagutaraziko dute.
Wholesome Games Direct
Â
- Noiz: Ekainaren 6an, 18:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Udako aurkezpenen artean, indie jarraitzaileentzat ekinaldi nagusienetakoa izatea lortu du Wholesome Games kolektiboaren aurkezpenak. Zergatik? Bideojoko atsegin eta arrakastatsuak biltzen dituztelako: aurten 50 bat obra egongo direla aurreratu dute, tartean Is This Seat Taken?, Usagi Shima eta Miki Delivery.
Story-Rich Showcase

- Noiz: Ekainaren 6an, 19:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Fellow Traveller indie argitaletxeak antolatutako lehen ekinaldi izango da Story-Rich Showcase: izenak adierazten duen bezala, narratiba eta gidoi sakonak eskaintzen dituzten bideojokoena izango da. Ez da harritzekoa, argitaletxekoek 1000xResist eta Citizen Sleeper zoragarriak kaleratu baitituzte.
26 bideojoko igaroko dira ordubeteko zuzenekotik, eta orain arte iragarri gabeko lanak egongo dira Happy Broccoli Games, SFB Games, Rusty Lake eta halako taldeen eskutik.
Future Games Show Summer Showcase
Â
- Noiz: Ekainaren 6an, 21:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
GamesRadar atariak bere ekimenarekin jarraitzen du. Denetariko bideojokoak erakustea espero da, baina saioaren bukaeran ikusi ahalko den bigarren ekitaldiak erakarriko ditu begirada guztiak. Archetype Entertainment garatzen ari den Exodus-en jokagarritasun bideoa erakutsiko dute; hau da, Mass Effect sagaren garatzaile ohiek sortutako RPG abentura berria.
Gayming Pride Parade

- Noiz: Ekainaren 6an, 21:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Egun berean, ordu berean, Summer Game Fest-ekoek LGTBIQ+ bideojokoak zein sortzaileak ardatz dituen lehen Gayming Pride Parade antolatuko dute. Aurkezpenen, elkarrizketen eta jokoen artean Wylde Society, Neon Death Drop, Cute Patoots, Art of Solitaire eta Spill the Beans egongo dira.
Frosty Games Fest
Â
- Noiz: Ekainaren 7an, 00:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Australiako eta Aotearo Zeelanda Berriko bideojokoak bilduko dituzte, bigarren urtez, Frosty jaialdian: 50 bat bideojoko aurkeztea espero da.
Xbox Games Showcase + Gears of War: E-Day Direct

- Noiz: Ekainaren 7an, 19:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Xbox-ena izango da egunotako ekitaldirik interesgarrienetakoa, ohi bezala, aurkezpen bikoitzarekin itzuliko baitira. Berritasun ugari eta Xbox Game Studios taldeko nahiz hirugarrenen enpresetako eta indie taldeetako bideojokoak ikusi ahal izango dira lehen zatian, Xbox Games Showcas-ean: okerrik ezean, Fable edo Halo: Campaign Evolved egongo dira bertan.
Hori bukatu bezain laster, bigarren atala hasiko da: Gears of War: E-Day desiratuari eskainitako aurkezpena. The Coalition estudioaren tiro jokoa 2024. urteko aurkezpenean iragarri zuten Xbox-ekoek, eta ordutik desagertuta egon da.
PC Gaming Show

- Noiz: Ekainaren 7an, 21:00etan.
- Non: Youtube, Twitch.
Ordenagailuko bideojokoak batzen dituen PC Gaming Show-a beste klasikoetako bat da jada: aurten hamabigarren saioa eskainiko dute. PC Gamer agerkarikoek antolatuta, AAA jokoekin hasita, indie txikiagoak ere aurkeztuko dituzte umorez betetako zuzenekoan.
Eta, Nintendo?
Jokalari handietako baten hutsunea nabari daiteke orain arteko aurkezpenak irakurrita: Nintendorena, beti bezala. Kyotoko enpresak ez du udako aurkezpenaren berririk eskaini oraingoz. Baina zaleak zain daude.
Aurreko urteetan, gainerako Direct aurkezpenekin egin bezala, N handiak pare bat egun lehenago iragarri du emanaldiaren data. Ekainaren 18an ikusi ahal izan da azken urteotan: iaz Donkey Kong Bananza-ri eskaini zioten esklusiboki, ekain hasieran Switch 2a merkaturatu baitzuten.
Halere, aurtengoa interesgarria izatea espero da. Udan estreinatu behar dituzten bideojokoei buruzko berritasunak eskaintzea: Star Fox, Splatoon Raiders eta Rhythm Heaven Groove kaleratzear daude, eta, gainera, pentsatzekoa da jakinaraziko duela noiz argitaratuko duten Fire Emblem: Fortune's Weave.
Eta gehiago ere badira: The Legend of Zelda: Ocarina of Time maisulana berregingo ote duten zurrumurruak daude, eta, Nintendok pixka batean gorde ezean, udan iragarriko du, urte bukaerarako bideojokoa Switch 2an kaleratu ahal izateko.