Canal Bizkaia Producciones S.L. enpresa borondatezko konkurtso legean dagoela iragarri du Bilboko epaitegiak. Horrez gain, talde bereko beste lau kate sartu dira konkurtso legean: Canal Bilbao, Canal Gasteiz Television, Gipuzkoa Telebista eta Txingudi Telebista. Argitaratutako informazioaren arabera, konkurtso administrazioaren esku geldituko da enpresa horien ondarea kudeatzea.
Canal Bizkaia 1997. urtean jaiotako gaztelaniazko katea da. Azkeneko hilabeteetan okerrera egin du haren egoera ekonomikoak, taldeko beste kateenak bezala.
Gipuzkoa Telebistan saiorik ez
Canal Bizkaiaren talde berekoa den Gipuzkoa Telebistak erregulazio espedientea aurkeztu zuen iazko abenduan. Oporraldiaren ostean, kalean gelditu ziren hamar langileak. Eta Donostiako Zuatzu parkean egiten zituzten saioak desagertu egin ziren. Kateak bere seinaleari eutsi zion, baina ez du ekoizpen propiorik.
Oraingoz, Canal Bizkaiak eta taldeko beste kateek seinaleari eutsiko diote LTDan eta Euskaltelen. Programazioaren zati handiena, ordea, ez dute haiek ekoitziko.
Komunikazioa
Canal Bizkaia eta haren taldeko kate guztiak, konkurtso legean
Konkurtso administrazioaren esku geldituko da taldeko enpresen ondarea kudeatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu