Komunikazioa

Datozen bi asteetan haurrak izango dira lehian 'Mihiluze'-n

Mahai jolasak, Mp4ak, Wii-ak eta Port Aventurarako bidaiak eramango dituzte 9-11 urte bitarteko haurrek

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
ETB1eko Mihiluze lehiaketan9-11 urte bitarteko neska-mutikoak izango dira protagonista datozen bi asteetan, astelehenetik hasita. Egun horietan euskararen doinu eta kolore guztiak entzuteko aukera izango da, Euskal Herri osoko haurrak bilduko baitira jolasera. Aurreneko egunean Hernani, Araia eta Barakaldoko hiru bikotek parte hartuko dute. Ondorengo egunetan, besteak beste, Leitza, Iruñea, Sakana, Bilbo, Abadiño, Bermeo, Azkaine, Ziburu, Bergara, Errenteria eta Tolosaldeko gaztetxoak izango dira lehian. Saio horiekin jada 600 haur dira Mihiluze-n parte hartu dutenak. Oraingoan, 400 bikotek eman dute izena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.