Komunikazioa

David Varona: «Sare sozialak ziberhedabideak jaten ari dira»

Teknologia berriek kazetariaren lanean zer eragin duten aztertu dute Bilbon, nazioarteko kongresuan

Bilbo
2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Aurrerapen teknologikoek eta herritarren kazetaritzak egun sortzen dituen erronkak eta aldaketak aztertzen ari dira Ziberkazetaritza eta Web 2.0 IV. Nazioarteko Kongresuan. EHUk Bilbon duen Bizkaia aretoan egiten ari dira; astelehenean hasi zen kongresua, eta gaur bukatuko da.

Mabel Gimenez Antena 3 telebista katerako Accenture Outsourcing Services-eko dokumentazio departamentuaren koordinatzaileak hartu du hitza lehenik. Telebistako dokumentaristen lanak urteetan aldaketak izan dituela aipatu du. Baina aldaketak aldaketa, ikuspegi baikorra ekarri du, eta etorkizuneko erronka eta aukerei buruz aritu da. «Digitalizazioaz gain, krisiak ere murrizketak ekarri ditu dokumentazioaren alorrera. Egun, kateen produkzio propioak nabarmen egin du behera; Antena 3k, kasurako». Lan egiten duen katea jarri du adibidetzat Gimenezek; programazioko gehienak entretenimendu programak dira, «ikusleak lortzeko erabaki ona da, baina dokumentazio lanari ez dio mesederik egiten». Grabazio gutxiago egiten dira, eta, beraz, material gutxiago dute langileek sailkatzeko. Horrek, «artxiboapobretzea» dakar, Gimenezen iritziz.

Internet agertu izanak «informazioaren giltza askoz ere eskuragarriago» edukitzea ekarri duela adierazi du Gimenezek; alegia, informazioa lortzea oso erraza dela, eta kazetariek, askotan, dokumentalisten lana egiten dutela. Hala ere, «kontuz ibili beharra» dago, informazio egokia aurkitzea ez baita izaten horren erraza, eta «batzuetan hanka sartze larriak egiten baitira».

Garai berriotan, Gimenezen arabera, dokumentalistek euren egitekoa erronka berrietara egokitu behar dute; materialen erabileraren gaineko kontrola, aholkua ematea, idatzizko zein ikus-entzunezko informazioa duten produktu dokumentalak lantzea.

Sare sozialen nagusitasuna

«TVEren antzeko hedabide publiko batean herritarren parte hartzea ezinbestekoa da». Hala esan du David Varona Rtve.es webguneko parte hartze koordinatzaileak. Sare sozialekin Interneten gertatzen ari den fenomenoa benetan garrantzitsua da. Baina zalantzak eta erronka berriak ere badakartzala esan du Varonak. Kazetaritza eraldatzen ari dira, hedabideak inoiz ez bezala zelatatuta daude. «Sare sozialen erabilerak bitartekariak desagerrarazi ditu, eta, ondorioz, komunikazio prozesua desmediatizatu».

Varonaren aburuz, hedabideek ez dute errespetatzen herritarrek egindako ekarpena, «gutxietsi egiten dute, eta herritarrak masa bat izango balira bezala tratatzeak» ezduela parte hartzea esan nahi. Askotan, hedabideek sare sozialetako erabiltzaileek euren profiletan argitaratzen duten informazioa eta argazkiak erabiltzen dituzte. Errespetu falta, ordainketarik eza edukiengatik, pirateoa eta lapurreta aipatu ditu Varonak. «Faktore horiek guztiek herritarrek komunikabideekiko duten konfiantza galtzea eragiten dute».

«Sare sozialak zibermedioak jaten ari dira», kezkati agertu da Varona. Egun, ziberkazetaritzak sostengu falta handia duela onartu du kazetariak. «Publikoak parte hartze handiagoa eskatzen du, sinesgarritasuna ematen baitio horrek». Abantailak ere badituzte, zuzeneko ekitaldietan elkarren lehian aritzen dira, zibermedioekin gerta daitekeen bezala, sareek ez dute sortzen susmo txarrik. Horrez gain, sare sozialetan informazioa kontrastatzeko aukera dago, eta eztabaida «animatu» egiten da.

Gizarte mugimenduak

«Sare sozialen goraldiak gizarte mugimenduen protagonismoaeragin dute». Victor Mari Kadizko Unibertsitateko Komunikazioaren Teoriako irakasleak, komunikazio ereduaren aldaketa aipatu du. «Kontrol sozialerako tresna gisa sortu zituzten komunikabideak. Orain, komunikazioaren historian beste ikuspuntu bat ere badago, loturak sortzea, aldaketa soziala, gizarte antolaketa...».

Hala ere, askotan sare sozialenerabilerak informazioaren «azalean» uzten gaituela esan du Marik, «gizarte aldaketa baten prozesua ez da klik batekin lortzen», mugimendu indartsu bat sortzeakdenbora eta gogoeta sakona eskatzen dituela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.