Aste honetan hasi du udako programazioa Gazteak. Berrikuntzen artean, Dida Fresh saioa dago, urte osoan entzun izan den Dida-ren udako bertsioa. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:00etara emango dute. Uztailean, Ainhoa Vitoria eta Joseina Etxeberriak aurkeztuko dute programa, eta, abuztuan, Amaia Artetxek eta Xabier Bolunburuk. Euskal Herriko hondartza eta jaietan murgilduko da saioa.
Joseina Etxeberriak berak, astelehenean, We are a Happy Family saioa aurkeztuko du, 22:00etatik 23:00etara.
Astearte gauean, Airplayr Chart saioan munduko gazteek zer musika entzuten duten plazaratuko dute; uztailean, Maider Gorostegik aurkeztuko du, eta abuztuan, Amaia Goikoetxeak.
Asteazken gauean, DJ Makalak Boom Shaka Laka aurkeztuko du, ostegunean Ibon Fernandezek Pop Track eta ostiralean Arkaitz Basterrak Summer Cool Klub. Azken horretan, munduko dantzarako pistak eskura izango ditu entzuleak.
Larunbat gauerdian, Armin Van Buurenen txanda iritsiko da. Eta igandeetan, Fermin Etxegoienen eskutik, Ekaitz perfektua. Luxuzko edizioa.
Komunikazioa
'Dida Fresh' goizero entzungai uda honetan Gaztean
Joseina Etxeberriak astelehen gauetan 'We are a Happy Family' saioa aurkeztuko du, kanta alaiekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu