Komunikazioa

'Dreamland' musika saio «berritzailea» prestatzen ari da Cuatro katea

Artista izatea amesten duten gazte batzuen istorioa kontatuko dute; 2014an estreinatuko dute musikala

Erredakzioa
2013ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mediaset etxeak bi urte daramatza Dreamland musika saioa prestatzen. Cuatro eta Telecinco kateak hartzen ditu Mediasetek. Hurrengo urte hasieran estreinatuko dute saioa. Artista izatea amesten duten gazte talde baten istorioa kontatuko du ekoizpenak. Euren helburuak lortze aldera, Dreamland izeneko akademian sartuko dira, abesteko, dantzatzeko eta antzezteko teknika berriak ikastera.

«Errealitatea eta fikzioaren arteko nahasketa da», azaldu du Frank Ariza saioaren ekoizleak. Izan ere, parte hartzaileen historia pertsonala erakutsiko dute. Ekoizlearen arabera, Cuatroko musikalak musika saioak «ulertzeko era» aldatuko du. «Ikusiko diren abestiak eta koreografiak haiek sortutakoak dira. Haienlanak erakutsiko dituzte lehen unetik», azaldu du.

Anastacia, Michael Bolton, Pablo Alboran, Jonas Brothers, Tiziano Ferro, Emilio Estefan, Sofia Bergara eta beste hainbat artisten eskutik jasoko dute ikastaroa lehiakideek. Gainera, lehiakideek bi urtez munduko hainbat tokitara bidaiatu dute. Esaterako, Berlinen, Parisen, Roman, Los Angelesen eta Miamin egon dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.