Carmen Alba Orduna Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak zigor espediente bat zabaldu du ETB Iruñerrian LTD bidez ikusteko Erreniegan hedagailu bat jarri zutenen kontra, EAko militanteen aurka alegia.
Zigor horren gaineko erantzuna eman du Nafarroako EAk: «Erridikulua da PPk, UPNk eskatuta, EAren ekimenaren aurkako zigor espedientea abian jartzea, ekimen horrek nafar herritarrei ETB1en moduko euskarazko kateak sintonizatzeko aukera baino ez baitie ematen». EAren ustetan, UPNk eskertu egin beharko lieke EAko militanteei egin dutena, herritarren eskaera bati erantzuna eman baitiote. «Diruaren aitzakiarekin haiek erantzuteko kapaz izan ez diren eskaera bat».
Nafarroako EAko idazkari nagusi Maiorga Ramirezek honako hau gogorarazi du: «Kontua herritarren sintonizatzeko askatasuna moztea bada, PPk beste zigor espediente bat zabaldu beharko luke UPN-PSN gobernuaren aurka, Opnatel enpresa publikoaren poste batek TeleAragon sintonizatzeko bidea ematen baitu». Ramirezen ustetan, UPN eta PPren lehentasuna berriz ere beste euskal lurraldeekiko harreman normal bat bere onetik ateratzea da: «PPk eta UPNk demostratu dute benetan kezkatzen dituena ETB sintonizatu ahal izatea dela, eta ez izan dezakeen kostua. Beste behin, lotsagarri gelditu dira, eta haien argumentuak gezurrak direla ikusi da». Ramirezek dio argi gelditu dela aitzakia ekonomiko guztiak faltsuak direla: «Eta, orain, erantzukizun politikoak beren gain hartu beharrean, mehatxu eta salaketa batekin erantzun dute. Hain justu, haiek aurrera eraman behar luketen egitasmo bategatik».
Komunikazioa
EA: «Barregarrikeria da PPk zigor espedientea abian jartzea»
Nafarroako EAren arabera, UPNk eskertu egin beharko lieke herritarren eskaera bati erantzuna eman izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu