Egiptoko epaimahai batek Basem Yusef umoristaren saioa ez debekatzea erabaki du. Horrela egiteko eskatu zuen Anaia Musulmanen abokatu batek, El Aharam egunkarien arabera. Salaketa horretan, islama eta Mohamed Mursi Egiptoko presidentea iraindu izana leporatu zioten Basem Yusef umoristari. Epaimahaiak adierazi duenez, salatariak ez du eskubiderik saioa debekatua izan dadin eskatzeko. Halaber, CBC kateko emanaldi guztiak bertan behera uzteko eskatu zuten beste salaketa batean. Yusefen saioa kate horretan ematen dute, satelite bidez. Epaimahaiak salaketa hori baztertu du ere.
Iragan igandean bermea ordainduta utzi zuten aske Basem Yusef. Elkartasun keinu asko jaso ditu aurkezleak, Egipton bertan, eta kanpoan ere ba. Hainbat lagun bildu ziren fiskaltzaren egoitzaren aurrean aurkezlea aske utz zezaten eskatzeko. Egiptoko Gobernuak ukatu egin du umoristaren salaketaren atzean dagoela.
2011ko urtarrileko iraultzan ospe handia eskuratu zuen Basem Yusefek. Youtube bidez zabaldu zuenbere saioa, eta jarraitzaile asko lortu zituen. Iraultzaren ondoren telebistan hasi ziren ematen saioa.
Komunikazioa
Egipton atzera bota dute umore saio bat debekatzeko eskaera
Basem Yusefen telebista saioari islama eta Egiptoko presidentea iraintzea egotzia zioten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu