Komunikazioa

'El conquistador del Aconcagua' telebista saioa hasiko da gaur, ETB2n

Aldaketak dakartza sasoi berriak: zazpi pertsona ezagun arituko dira beste zazpi lehiakiderekin

Donostia
2012ko irailaren 16a
00:00
Entzun
El Conquistador del Aconcagaua itzuliko da gaur gauean ETB2ko programaziora. Juanito Oiarzabal mendizalea konkistatzaile izatea helburu dutenen espedizio-buru izango da aurten ere, eta Julian Iantzi izango da aurkezlea.

Hainbat berritasun ditu aurreko edizioen aldean. Aldaketa bat pertsona ezagunen kopurua da. Iaz, Mikel Goñi pilotaria salbu, gainontzekoak anonimoak ziren. Aurten, zazpi pertsona ezagunek eta zazpi ezezagunek lehiakide gisara jardungo dute. Denek baldintza berberetan lehiatu beharko dute saioko probetan, eta baldintza gogorrei aurre egin beharko diete, Aconcaguako gailurrean 6.062 metrora egongo den ikurrina astindu nahi badute.

Pertsona ospetsuak

Lehiakide moduan parte hartuko duten ospetsuak kirolariak, musikariak eta aktoreak izango dira: Andoni Agirregomezkorta aurkezlea, Serafin Zubiri abeslaria, Iñigo Larrainzar, Eba Ferreira eta Javier Gurutzeta Guru futbolari ohiak, Roberto Laiseka txirrindulari ohia eta Blanca Fernandez Otxoa eskiatzaile ohia.

Gailurrera igo aurretik, partaideek bost kanpalekutatik pasa beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.